* EAZ: Energia Aurrezpen Ziurtagiriak.
Energia-eraginkortasuna hobetzeko obretarako diru-laguntzekin bateragarriak diren laguntzak.
2023ko otsailaz geroztik obrarik egin baduzu energia-kontsumoa aurrezteko, inbertsioaren kostuaren zati bat berreskura dezakezu aurrezki hori salduz.
Goienerren kalkulatu eta erosteko eskaintzak egiten ditugu.
Adibideak:
- Leihoak aldatzea.
- Fatxadak birgaitzea.
- Galdara aldaketa.
- Led argiteria.
Obra berriek edo fotovoltaikoen antzeko energia berriztagarriak instalatzeak ez du EAZik sortzen.
Prozesua erraza da:
Aurrezpena kalkulatzea » Aurrezpena egiaztatzea (Dokumentazioa) » Dirua jasotzea

Nork eska dezake?
- Familia bakarreko etxebizitzak / pisuak eta bizilagunen komunitateak
- Lokal komertzialak, bulegoak…
- Administrazio publikoak.
- Industriak.
Deskargatu informazio hau PDF formatuan.
Harremanetarako: bizibizi@goiener.com