Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
Bilera irekia: Energia komunitatearen sortze prozesuaren hasiera.
Legorretako Udala eta Goiener Kooperatiba elkarlanean ari gara Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzeko herrian. Hori dela eta, sortze prozesu horren inguruko bilera irekia egingo da asteazken honetan, azaroak 29, udaletxeko areto nagusian. 18:00etan hasiko da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bilerara izan dezaketen zalantzak argitzeko edo edozein ekarpen egiteko.
Lekua: Legorretako Udaletxeko pleno aretoan.