Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
Energia termikoko proiektuen teknikaria
1 (Bat)
Energia berriztagarrietan (bioerregaiak) oinarritutako hotz/berorako zerbitzu/produktuetan proeiktuak garatzea, energia berriztagarrien komunitateen esparruan. Europar Batasunak finantzatutako proiektuan parte hartzea.
Teknikaria-Komertziala
Sorkuntza / Proiektu Europarrak / Esplorazioa
Berehala hasteko > Goienerreko edozein bulegotan (Hegoalde)
6 hilabete (gehienez)
Besteren kontura iraupen jakinekoa
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea
Barne Araudiaren arabera
Gordina 1. urtea = 16.543,80€/urteko – Gordina 4. urtea = 26.470,08€/urteko
Barne Araudiaren arabera
Ingeniaritza teknikoa, Industriala, Antolaketa.
Energia berriztagarrietan (bioerregaiak) oinarritutako instalazio termikoen aholkularitzan, konfigurazioan eta dimentsionamenduan esperientzia izatea, batez ere etxebizitzen edota industria txikien sektorean. Gaur egungo merkatuan dauden sistemak eta teknologiak ezagutzea.
Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea kontuan hartuko da (plangintza, baliabideak, etab.).
GOIENERen barne-egitura eta bilakaera aldez aurretik ezagutzea balioetsiko da.
EUSKARA – Naturaltasunez menperatzea, ahoz zein idatziz (EGA balioestekoa).
GAZTELERA – Naturaltasunez menperatzea, ahoz zein idatziz.
INGELESA – Berezkoa, maila profesionala bai ahoz bai idatziz, edo gutxienez HEOko C1 mailaren baliokidea.
Beste hizkuntzen ezagutza balioetsiko da (frantsesa edota alemana, aukeran).
MS OFFICE – EXCEL / WORD / PPT / MS Project
INTERNET – POSTA ELEKTRONIKOA
CLOUD (DRIVE, DROPBOX, Doodle)
Instalazio termikoen diseinurako berariazkoak
GIDA BAIMENA / MUGIKORTASUN MAILA HANDIA
GOIENERen proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
Esplorazio-maila handia, GOIENERen errealitatea kontuan hartuta.
Hobetsiko da honako arlo hauetan ezagutza: energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta autokontsumoa.
Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egin, proiektuak defendatu, barne-mailan proiektuak azaltzeko gaitasuna…)
Traturako erraztasuna, soziabilitatea.
Ikuspegi orokorrerako gaitasuna.
Ekimena, ordena, proaktibitatea eta ebazpenerako gaitasuna.
Eredu energetikoaren aldaketa lortzen laguntzeko motibazioa.
Energia erriztagarrietan (bioerregaiak) oinarritutako hotz/berorako zerbitzu/produktuetan aukerak garatzea, energia berriztagarrien komunitateen esparruan.
Sorkuntza-taldearen proiektuak kudeatzeko aukera. Taldearen barruan, proiektu baten zereginen antolaketa koordinatzea erakundeko kideen artean.
Proiektu bakoitzean zehaztutako epe, helburu eta mugarrien jarraipena egin.
Etengabeko prestakuntza arlo teknikoetan, proiektuen eskakizunei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko.
Europako beste herrialde batzuetara joateko aukera izatea BECOOP proiektua gauzatzeko (H2020, 3 urteko iraupena 2020/11/1etik hasita).
GOIENERen barne-egitura eta lan-talde guztien beharrak ezagutzeko, mugitzeko prestutasuna; batez ere sorkuntza-taldearen beharrak, estrategiarik onena zehazten joateko.
Bulegoko lana eta telelana konbinatzeko prest egongo da.