Zertan datza?
Bizilagun- komunitateek euren etxebizitza blokeak energetikoki birgaitzeko proiektuak aurrera eramateko aholkularitza tekniko, ekonomiko eta koordinazio zerbitzua da. Diagnostiko edo auditoretza batetik hasi eta obra amaitu arte, prozesu guztian bizilagunei bidelaguntza eskaintzean datza.
• Nola lagundu dezakezu?
Ondorengo galdetegian birgaitzeren bat aurrera eramateko duzuen asmoen inguruan galdetuko zaizu, baita zure bizilagun-komunitatearen eta etxebizitza eraikinaren ezaugarrien inguruan ere.
Galdera horiek erantzutea eskertuko genizuke, zure etxebizitza blokea birgaitzeko asmoa izan ala ez.
• Zer eskaini diezazukegu?
Galdetegiaren helburua nagusia (ez bakarra) eraikin pilotu potentzialak aurkitzea da, birgaitze prozesuan (osoan edo partzialean) gure zerbitzu pilotua eskaintzeko. Beraz, horretarako zure prestutasuna argia eta finkoa bada edo zalantzaren bat baduzu, jakinarazi, mesedez, oharretan. Jarriko gara zurekin harremanetan ahal bezain laster.
• Galdetegia betetzen hasi aurretik eskura prest eduki beharrekoa:
- Bazkide zenbakia (zure fakturan topatuko duzu).
- Etxebizitza eraikinaren eraikuntza urtea.
- Energia Eraginkortasun Ziurtagiriaren kalifikazioa (energia ez berriztagarriaren kontsumoan).
• Galdetegia betetzeko estimatutako denbora:
3 minutu.