2020ko azaroan sartuko dira indarrean tarifa elektriko berriak. Pasa den urtarrilaren 24an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean tarifa berriak nola izango diren arautzen duen CNMC-ren zirukularra. Orain Goienerren, beste merkaturatzaileetan bezela, tarifen moldaketa lantzea dagokigu. Aldaketak egiten goazen heinean jakinaren gainean mantenduko zaituztegu.
Informazio laburtua (gazteleraz): Argindar faktura berriaren inguruan jakin beharreko hamar gauza
ERREGULAZIO-ALDAKETAK: 2020KO URTARRILAREN 9KO OHARRA
Goienerrek bere bazkideei argitu nahi die Fakturazio elektrikoak 2019an bezela jarraitzen duela. Urte berriarekin CNMC erakundearen aldetik ez da izan aldaketarik ez tarifetan ez hauen ordutegietan ere.
2019/11/27an, CNMC erakundeak proposamen bat argitaratu zuen, argindarra garraiatzeko eta banatzeko ordainsariak kalkulatzeko metodologia berria ezarriko lukeena, bai eta kontsumitzaileei nabarmen eragingo liekeen beste aldaketa garrantzitsu batzuk ere. CNMC-k planifikatutakoaren arabera zirkular hau 2020an onartuko da. Oraingoz, eta onartzen diren bitartean, 2019koen bidesari berberak izanen dira.
CNMCk erakunde arautzaile gisa egindako proposamen berri honetan, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak eta sektoreko gainerako agenteek egindako alegazioak hartu dira kontuan.
2020an ordainsarietarako proposatzen diren beste neurri batzuen artean, honako hauek daude: egungo tarifa-egitura aldatzea, fakturako kostu finkoa murriztea eta kostu aldakorra handitzea, gehiegizko potentziagatik kostuak handitzea eta tarifa-tarteei dagozkien orduak aldatzea. Proposatutako aldaketa horiek medio, kontratatutako potentzia murrizteko garaian edo tarifak aldatzeko gomendioetan kontserbadoreagoak izatera behartzen gaituzte.
Ezin dugu ziur egon Zirkular hau onartuko den edo ez, baina aukera kontuan hartu behar dugu. Prozesuan izan daitezkeen aldaketak jakinaraziko dizkizuegu ohiko bideak erabilita (webgunea, sare sozialak, albiste boletina, batzarrak…). Aldaketak aplikatzeko unea iristen denean, Goienerretik aholku emango diegu bazkide kontsumitzaileei kasu bakoitzean aukerarik gomendagarriena azalduz.
Indarrean sartu daitezkeen tarifa berrien inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau (gazteleraz).