• Zertan datza?
Etxebizitzetan ur bero sanitario eta berokuntzarako instalazio termikoak berritu eta berriztagarri egiteko aurrebideragarritasun azterketak eskaintzean datza. Horretarako, kalkulu- tresna bat garatzen gabiltza EHU-UPVko ENEDI ikerketa taldearekin elkarlanean.
• Nola lagundu dezakezu?
Tresna horren garapenean, bere balioztatze faserako, etxebizitza kasu errealen datuak behar ditugu, ondorengo galdetegian eskatzen direnak hain zuzen ere:
Tresna ez dago pentsatua instalakuntza komunitarioentzat, indibidualentzat baizik. Beraz, zure etxebizitza blokean instalakuntza komunitario bat baldin baduzue, ez bidali zure datuak. Fase hau ondo badoa, aztertuko da tresnaren irismena horrelako instalakuntzetara zabaltzea aurrerago.
• Zer eskaini diezazukegu?
Gure aldetik zure etxebizitza kasuari dagozkion aurrebideragarritasun emaitzak jasoko dituzu.
• Galdetegia betetzen hasi aurretik eskura prest eduki beharrekoa:
- Bazkide zenbakia (zure fakturan topatuko duzu).
- Etxebizitzaren azalera.
- Etxebizitzaren eraikuntza urtea.
- Ur-bero eta berokuntzarako azken urteetako fakturak eskaneatuta artxibo batean edo konprimitutako artxiboa batean (gutxienez azken urteakoak, ahal bada 3 urte).
- Zure instalakuntza termikoaren potentzia eta urtearen datua.
• Galdetegia betetzeko estimatutako denbora:
5 minutu.