Agur gutxi gora-beherakotasunean oinarritutako fakturei eta ongi etorri faktura errealei, benetan kontsumitutakoan oinarritutakoei. Hori bai, baina beste batzuk ere kontagailu hauei etekin galanta ateratzen diete. Izan ere, kontagailu adimenduak erabiltzeak gure pribatutasunean eta seguritatean inork azaldu ez dizkigun ondorio larriak izan ditzake.
Enpresen ahotan kontagailu hauen erabilerari buruzko onurak baino entzuten ez ditugun arren, badira beste ahots bat baino gehiago berauen erabilerak sor ditzakeen eragozpenen aurrean euren zalantzak azaldu dituztenak. Espainian eztabaida kaskarra izan da eta, gehienetan, lanpostuak galtzearen ingurukoa edo eta isuri ditzaketen erradiazio kaltegarrienekoa. Halere, Europa mailan kontagailu adimenduak ugaltzearekin batera eztabaida ere areagotu da, pribatutasunaren, segurtasunaren, kontsumitzailearen babesaren eta kostuaren inguruan, hain zuzen ere.
Informazio gehiago nahi izatera, hemen duzue Gemma Galdon Clavellek aurreko apirilaren 25ean www.eldiario.es-en argitaratutako “Contadores inteligentes, usos cuestionables” artikulua.
Kriston negozioa dago honen inguruan montatuta. Eta egia da konsumitzaileak ez direla ezertarako kontuan eduki. Beraientzat benetan baliagarri izango lirateken datuak ez ditu inundik inora eskura. Berrizere konsumitzaile itxuak nahi dituzte.
Jende gutzik daki, gainera Espainian txazpuza partikular bat dagoela, hau da kontadore sistema jartzen ari direla eta beraien arten konpatibilitaterik gabe.
Ez litzateke horren zaila izango kontadorek komunikazio bidirekzionala izatea, hau da, informazio guzia banatzaileari bakarrik eman baharrean, bezeroari ere erraztea. Horrela sistemen integrazioa lortu ahal izango litzateke, hordutegietara kontsumoak egokitu, potentzia razionalizatu, kontsumoaren patroia jakin, konpainia desderdinen eskeintzak konparatu, tarifak, zein den gure kostuen jatorria, eta gauza erabilgarri askoz gehiago.
Baina ez, azkozere obeto bezero itsuak eta babesgabean edukitzea, beraiekin bentaja handiagoarekin lehiatzeko era bait da. Geroz eta onura potologoagoak edukitzeko.