Aurreko larunbatean, hilak 19, 50en bat bazkide elkartu ginen Araba eta Gipuzkoa artean dagoen Elgeako parke eolikora bisita bat egiteko asmoz, teknologia honetan aditua eta parkea oso ondo ezagutzen duen Celia González de Herediak lagunduta. Parkearen funtzionamendua eta gainerako arlo tekniko eta ingurumenekoak ezagutzen laguntzeaz gain, bertako paisaia ederraz gozatzeko eta haizeak han hartzen duen indarra bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen.
Gero, Idoia Jalónek antolatutako bazkaria, Bio-Alaiko gure lagunek hornitutako produktu ekologikoez osatua, Larreako Aldaia jatetxean. Oso giro atsegin eta familiarrean, pistoa eta oilasko paregabeak dastatzeaz bat, hobeto elkar ezagutzeko eta elkarrekin hitz egiteko aprobetxatu genuen.
Aurrekoa gutxi balitz, ekoizle txiki baten testigantza entzuteko aukera izan genuen. Eskerrik asko, Luis, guztiagatik! Luisek duela 10 urte baino gehiago jatetxeko bertako teilatuan duen 25 kWpko instalazio fotovoltaikoaren berri eman zigun.
Ederra bazkaria eta are ederragoa lagunartea. Amaitzeko batzar txiki bat egin genuen eta bertan gure kide diren Olatzek y Susanak kooperatibaren azken aurrerapenen berri eman ziguten.
Ezin aipatu gabe utzi Joanes Maiza eta Alex López, eurek eginiko koordinazio lanik gabe ezinezkoa izango zen hain egun ederraz gozatzea. Aurrerantzean ere, segi dezatela horrelako jarduerak antolatzen, oraingoan utzi digun gustu gozoak ez baitigu oraindik ahotik alde egin.
Hemen dituzue bisitaren inguruko argazki batzuk eta batzarraren akta.