Albiste hone bidez GoiEner merkaturatzailea-GoiEner Elkartearen bazkideak aurkeztuko ditugu.
GoiEner Elkartea eratzeko erabakia hartu zen apirilaren 18an izandako bileran. Erakunde juridiko berri horren xedea izango da oraingo eredu energetikoa aldarazteko laguntza ematea, merkaturatzailearekin bat eginda.
Erakunde juridiko berri horren bidez eginkizun desberdinak bereizi ahal izango dira, eta gainera lortu ahal izango da merkaturatzailea bere oinarrizko prozesu eragileen kudeaketan zentratzea: energia erostea, prezioak ezartzea eta bazkide kontsumitzaileekin lotutako prozesu ugariak bideratzea.
Beste merkaturatzaileengandik desberdintzen gaituen prozesu estrategikoetan parte hartuko du GoiEner Elkartea erakunde juridiko berriak, Merkaturatzailearekin lankidetzan. Batzarrak ekintza planaren proposamenean jasotako prozesu estrategiko eraikitzaile horietako bat GoiEner Sorkuntza izango da.
Gure erakunde berriaren gaitasun bereizgarri bat apustu egitea da, herritarren indarra xaxatu eta antolatzeko traktore lana egitea, energia berritztagarrietan oinarritutako eredu energetikoa garatzeko. Alegia, GoiEner Elkartearen bidez beste figura juridiko batetik abiatuta egingo dugu lan, “merkaturatzaileak” berak zekartzan mugak saihestuz; aldi berean, orain arte borondatez lanean ari garen lagun guztien energia eta ilusioa bideratuko dugu, eta bide batez lagun gehiago gureganatuko ditugu denon artean sorrarazi ditzakegun hedapen eta kontzientziazio ekintzen bidez.
Proposamena atsegin baduzu eta laguntza eman nahi baduzu, hona hemen nola egin:
- Lan-talde eta ekintzetan boluntario gisa parte hartuz.
- GOIENER ELKARTEAn bazkide eginda (urtean 12 euroko aportazioa).
- Bi gauzak batera.
Elkartean antolatzeko modua malgua izango, interes eta eragile taldeetan integratua. Hastapenetan gaude eta gurekin bat egitea espero dugu!