GoiEner, merkatuko agentea den neurrian, Ordezkaritza Zerbitzuak eskaintzen dizkie energia berriztagarri ekoizleei baino ez. 2018an zehar 100kW baino handiagoko instalazioei emango diegu lehentasuna. Hala ere, gure formularioan alta eman dezakezu eta instalazio txikiagoei zerbitzua eman diezaiekegun neurrian, zurekin harremanetan jarriko gara.
Ordezkatzen ditugun instalazio motak:
- Fotovoltaikoa.
- Hidraulika.
- Biogas.
Ordezkatze zerbitzua:
- Merkatuko (OMIE) eta sistemako (REE) operadoreen eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) aurreko kudeaketa tekniko-administratiboa.
- Eguneroko merkatuetako operatiboa. Instalazio bakoitzean hitzartutako orduz orduko energiaren berri Merkatuko operadoreari ematea.
- Kudeaketa administratiboa. Dagozkion likidazioak egiteko, beharrezkoak diren fakturak luzatzea.
Informazio gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke ondoko formularioa beteta.
Emandako datuak Goiener S.Coop.-en jabetzako fitxategi batean sartuko dira, fitxategi honen helburua bere xede sozialaren helburuak betetzea izango delarik. Datuak ez dira zabalduko inorentzat, Goiener taldean izan ezik. Soilik jabearen oneritziarekin zabalduko dira edo Goiener legalki behartua bada. Edozein unetan erabil ditzakezu zure eskubideak zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, erabilera mugatzeko, ezabatzeko, garraiatzeko eta aurka egiteko honako helbide honetara zuzenduz: GoiEner, Mallutz Industrialdea, 18. pab, 20240 Ordizia (Gipuzkoa) edo goiener@goiener.com posta elektronikora idatziz.