Asko hitzegin da urteetan energia alternatiboei buruz, eta bereziki fotoboltaika jatorriko energiaz, eta azken honen kasuan sentzu negatiboan, zeren bere erabilera eskala handian tarifa zorraren erruduntzat jotzen da, ekoizpenerako dituen primak 7 edo 9 aldiz handiagoak zirelako energia ekoizteko teknologia “arruntekin” alderatuz. Esandakoa parte batean egia bada ere, azken urteotan gauzak asko aldatu dira eta artikulu honetan, teknologia honek zenbat aldatu den eta etorkizunean izan dezakeen inpaktuaren deskribapen bat topatuko duzue.