gasteiz
Gasteizko bulegoaren inaugurazioa
Pasa den abenduan, Goienerren bulego berriaren inaugurazio ekitaldia izan zen. Biltzeko aukera paregabea izan genuen (Iruñea kaleko 33an), kooperatibaren aurrerapenen inguruan solas egiteko eta bide batez emandako urratsarengatik topa egiteko.
Gasteizko bulegoa, Goienerrek bazkideen zein gizartearen esku jartzen duen informazio eta harreta pertsonalerako bigarren puntua da.
Bulego honen ateak zabalik egongo dira tramite eta kontsultarako, bai eta boluntarioen bilgune izateko ere.
Kanadako hedabide batek Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko Zuzendaria elkarrizketatu du
David Dodge kazetariak Gasteiz bisitatu du eta energia berriztagarriei eta jasangarritasunari lotutako egitasmoak ezagutzen eman du denbora. Goienerrek aukera eduki du berarekin elkartzeko eta estatuko sistema elektrikoa azaldu dio, baita kooperatibak pertsonei energía (guztiona den oinarrizko eta funtsezko ondasuna) itzultzeko egiten duen lana ere.
Jarraian daukazue webeko esteka (ingelesez):
greenenergyfutures.ca.
Aitor Hernández VTVko 2.5 Gasteiz saioan
La Sexta-n eguzki baratzei buruzko albiste laburra [es]
Eguzki baratzak, erregai fosilei alternatiba garbia
Lehendabiziko INFOGUNEA inauguratu da Vitoria-Gasteizen
Atzo (maiatzaren 27an)inauguratu zen Vitoria-Gasteizen Goiener kooperatibaren lehendabiziko informazio-gunea, era honetara bertatik bertarako arreta eskainiz bai bazkideei nola bazkide ez direnei, zalantzak argitu edo kooperatiba sakonago ezagutu guran gerturatuta.
Asteazkeneko, 19.00etan hasi eta 20.00ak bitartean BioAlai dendan topatuko gaituzue, Gazalbideko merkataritza-gunean.BioAlai dendaren kokapena