Alba del Campo, Cadizeko Udaleko Energia Mahaiko koordinatzaileak Publico.es-en idatzitako artikulua (gazteleraz), azteratzen duena bonu soziala «hobetzeko» Errege Lege Dekretu polemimiko berriak merkaturatzaile txikien gain izango duen eragina.
kooperatibak
Goiener Argindar Berriztagarrien Merkaturatze Kooperatiben lehen Topaketa Iberiarrean izan da
Valladolideko merkaturatzaile berriari (EnergÉtica S. Coop.) babesa adierazteko bertaratu zen Goiener, aspaldiko harremanak berrituz eta Espainia osoan sakabanatuta dauden beste hainbat Kooperatiba Berriztagarrirekin harremanak indartzeko, bereziki, lehen urratsak ematen ari direnekin: Solabria (EnerPlus), Nosa Enerxia, Megara, Econactiva, Seneo…
Jarduera biziki interesgarria izan zen batetik Eredu Energetiko Berri baten aldeko Plataformako (Px1NME) koordinatzailearen presentziagatik, Cote Romero, eta baita arloko beterano diren Federación de Cooperativas Eléctricas de la Comunidad Valenciana, Kataloniako Som Energia eta Andaluziako Zencer elkarteen partehartzeagatik ere.
Guztiek elkarbanatzen ditugun hainbat balio antzeman ziren eta baita lan egiteko modu desberdinak ere, gure ekinak sektorean duen eragina eta baita elkar babestu nahiko genukeen hainbat alderdi ere. Guzti honi buruzko akta zabalduko da eta hurrengo topaketarako irailaren bigarren hamabostaldia finkatu zen: hau ospatzeko, Girona eta Guadalajara proposatu ziren.
Zalantzarik gabe, urrats tinkoa, Eredu EnergEtiko Berri baten alde.
Energia berriztagarrien kooperatibei buruzko mahai-ingurua Donostiko Cristina Enean
Datorren azaroaren 19an Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak honako mahai-ingurua antolatu dute:
Energia berriztagarrien kooperatibak, erreforma elektrikoa eta kontratazio eskubideak
Hizlariak Olatz Azurza eta Alex Arizkun izango dira, Goiener eta Som Energia Gara kooperatibetako ordezakariak, hurrenez-hurren.
Informazioa eta kartela, hemen dituzue.
Energia berriztagarrietan oinarritutako kooperatiba energetikoak indarrean merkatuan
Energia berriztagarrien ekoizpena ardatz duten GoiEner eta Som Energia bezalako kooperatiba energetikoak lehen mailan jartzen ari dira eredu energetiko berria eskatzen duen gizarte honetan.
2013ko maiatzaren 26an, igandea, Deian argitaratutako artikulua