renovables @eu
Goiener Soriako %100 energia berriztagarriko merkaturatze-kooperatibarekin elkarlanean.
Soriako Rural Kutxak eta El Hueco Coworking guneak sustatuta 50 bazkide sortzaileko talde bat lotu zaio Sorian energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba bat martxan jartzeko erronkari. 2015eko martxo erdialderako edo apirilerako hasi nahi dute merkaturatze lanekin.
Gainera, eman beharreko lehen urratsetan ez daude bakarrik, aitzitik, Goienerrekin eskutik helduta doaz. Izan ere, Goienerrek babesa eta laguntza osoa emango die proiektuaren hastapenetan, harik eta elektrizitate merkaturatze enpresaren espedientearen tramiteak egin eta behar adinako eskarmentua izan arte.
Uruguaiko berriztagarriek argindar faktura jeistea lortu dute
Uztailetik aurrera argindarraren kostua %5,5 jeitsiko da etxebizitzetan eta %6 enpresa txiki eta ertainetan. Irakurri gehiago [es]…
Kanariar uharteetan energia berriztagarrien ezarpenak Espainiako sistema elektrikoari 150 milioi euro aurreztea ekar diezaioke eta estatuari 15 milioi urtean.
Kanariar uharteetan energia berriztagarrien ezarpenak Espainiako sistema elektrikoari 150 milioi euro aurreztea ekar diezaioke eta estatuari 15 milioi urtean.
Kanariar uharteko Enplegu, Industria eta Merkataritza kontseilari Francisca Luengoren esanetan, lehentasunezkoa da 2020. urterako sortutako energiaren % 20 berriztagarria izatea. Gaineratu du 3 aldiz merkeago direla berriztagarriak eta 600 milioi euro jasotzeaz gain, uharteetan 500 lanpostu sortuko lukeela erronka honek.
Informazioa: La Vanguardia
Energia berriztagarrietan oinarritutako kooperatiba energetikoak indarrean merkatuan
Energia berriztagarrien ekoizpena ardatz duten GoiEner eta Som Energia bezalako kooperatiba energetikoak lehen mailan jartzen ari dira eredu energetiko berria eskatzen duen gizarte honetan.
2013ko maiatzaren 26an, igandea, Deian argitaratutako artikulua