Top

Zer da Ordutegi Bereizketa duen Tarifa edo 2.0 DHA Tarifa?

Ordutegi Bereizketa duen Tarifa (DH: «Discriminación Horaria» gaztelaniatik) espainiar enpresa elektriko guztiek eskeini ohi duten kontratu mota bat da 15kW azpiko potentzia kontratatua duten kontsumitzaile guztiei. Atal hontan 10kW azpiko tarifei egingo zaie erreferentzia.

Tarifa honen ezaugarria kontsumitutako elektrizitateak bi prezio desberdin izatea da, kontsumo orduaren arabera. Hau ez da honela gertatzen, kontsumitzaileen gehiengoak kontratatuta duen 2.0A Tarifarekin, zeinak prezio bera duen eguneko ordu guztietarako.

Ondorengo alderaketa taulan tarifa baten eta bestearen arteko diferentziak ikusten dira (GOEINERren gaur egungo prezioak):

Tarifa Energia Prezioa €/kWh
2.0A 0:00-24:00
0.151875
2.0DHA Neguan Udan
12:00-22:00 22:00-12:00 13:00-23:00 23:00-13:00
0.172387 0.100752 0.172387 0.100752

Goiko taulan ikusten den bezala, Ordutegi Bereizketako Tarifarekin (2.0DHA Tarifarekin) egunero 14 orduz, prezio merkea izango dugu, harana deituriko tartean. Eta egunero 10 orduz prezio garestia, punta deituriko tartean.

Hori dela eta, ordu tarte bakoitzean kobratuko diguten prezioa ikusirik, hau ondoriozta dezakegu: haran tartean (egunean 14 orduz) gutxigorabehera %66 aurrezten ariko gara kontsumo elektrikoan eta punta tartean (egunean 10 orduz) %14 gehiago ordaintzen ariko gara 2.0A Tarifarekiko (prezio finkoa duenarekiko).

Zenbat aurrez dezakegu Ordutegi Bereizketako Tarifarekin edo 2.0DHA Tarifarekin?

Haran tartera desplaza dezakegun kontsumo elektrikoa zenbat eta handiago, orduan eta aurrezpen zuzen handiagoa izango dugu gure argindar fakturetan, honegatik ahalik eta preziorik baxuena ordaintzen ariko baikara.

Baina benetan ezagutu nahi duguna zera da, haran tartean dugun kontsumoak gutxieneko zein portzentaia behar duen tarifa honekin aurreztu ahal izateko. Bestela esanik, nola banatu beharko dugu etxeko kontsumoa tarifa hontara aldaketak aurrezpena sor dakigun.

Kalkulatzeko, ondorengo ekuazioa erabili behar dugu:

(0.1724x + 0.1008y) / 100 = Z

Non X punta tartean dugun kontsumo portzentaia den, Y haran tartean dugun kontsumo portzentaia den eta Z gure energia ordainduko dugun amaierako batazbesteko prezioa diren.

Ekuazio hau ikusirik, Z 0.1519 baino baxuagoa bada, dirua aurrezten arituko gara Ordutegi Bereizketako Tarifarekin. Beraz, Z 0.1519 baino baxuagoa izateko Yren balio minimoa bilatuz gero, balio hau 0.29 (29%) dela ikusten da.

Honek ondorengoa esan nahi du, gure kontsumo osoaren %71 baino gutxiago punta tartean egiten badugu, edo haran tartean kontsumo osoaren %29 baino gehiago egiten badugu, errentagarriago da Ordutegi Bereizketa duen Tarifa (2.0DHA Tarifa) kontratatzea.

Ondorengo taulan tarte bakoitzeako kontsumo portzentaiaren araberako aurrezpena adierazten da:

kontsumo %
Tarte merkean
kontsumo %
Amaierako
batazbesteko prezioa
Tarifa
errentagarriena
2.0arekiko
aurrezpena
%100 %0 0.172387 2.0A %-13.51
%90 %10 0.1652235 2.0A %-8.79
%80 %20 0.15806 2.0A %-4.07
%70 %30 0.1508965 2.0DHA %0.64
%60 %40 0.143733 2.0DHA %5.36
%50 %50 0.1365695 2.0DHA %10.08
%40 %60 0.129406 2.0DHA %14.79
%30 %70 0.1222425 2.0DHA %19.51
%20 %80 0.115079 2.0DHA %24.23
%10 %90 0.1079155 2.0DHA %28.94
%0 %100 0.100752 2.0DHA %33.66

Zein pauso eman behar dira Ordutegi Bereizketa duen Tarifa edo 2.0DHA Tarifa kontratatzeko?

Gure konpainia elektrikoari deitu eta Ordutegi Bereizketa duen Tarifara aldatu nahi dugula esan, besterik ez (GOIENERrekin hemen egin dezakezu).

Konpainia elektrikoak, kontagailua aldatu behar duenez, eta horretarako teknikari bat gure etxebizitzaraino bidali behar duenez, 9,04€ gehi BEZ kobratuko digula jakinaraziko digu. Diru hau, tarifa aldaketak suposatuko digun aurrezpenarekin berreskuratuko dugu.

Teknikaria iritsi aurretik, kontratu berria iristaraziko digute korreoz, Ordutegi Bereizketa duen Tarifaren baldintzekin, hau sinatu eta konpainia elektrikora igorri beharko dugu.

Ondoren, teknikaria etorriko da, punta eta haran tarteko kontsumoa bereiz ditzakeen kontagailua jarriko du. MOMENTU HORTATIK AURRERA 2.0DHA TARIFA BERRIAK DAKARKIGUN AURREZPENAZ GOZA DEZAGU.

Kontsiderazioak

Potentzia kontratatua murriztea pentsatua baduzue, aprobetxatu eta egin bi eskaerak aldi berean, honek ere kostu gehigarriak baititu eta batera egin ezkero ez zaizkizue kobratuko. Behin 2.0DHA Tarifa kontratatua potentzia murriztu nahi izan ezkero beste 9,04€ gehi BEZ kobratuko dute, teknikaria berriro gerturatu behar baita etxebizitzara, potentzia mugatzaileak instalatzera.

2008ko Bono Soziala izan ezkero (Tarifa Soziala), 2.0DHA Tarifa ez da errentagarriagoa izango, praktikan kontsumo ia osoa haran tartean ez badago. Izan ere, Tarifa Sozialean ez da kontrataturiko potentziagatik kobratzen. Hala ere 2009ko uztailaren 1etik aurrera eskatutako Bono Sozialaren kasuan, non kontratatutako potentzia kobratzen den, errentagarria izango da Ordutegi Bereizketa duen Tarifa edo 2.0DHA Tarifa eskatzea, bono soziala barne.