Goienerreko bazkide izateko, 100 euroko ekarpena egin behar diozu kooperatibaren kapital sozialari. Une horretatik aurrera kide kooperatibista izanen zara, eta Goienerrekin kontratatzeko aukeran izango zara.
Pausoa emateko prest bazaude, harremanetarako datuak eta kontu zenbakia eskatuko dizugu, bazkidetzeko kuota giro bidez kobratu ohi dugulako. Une berean argindarraren kontratua Goienerrera ekarri nahi baduzu, izan ezazu eskura azken aldiko faktura bat.
Hainbat bide dituzu kudeaketa egiteko:
- Interneten bidez,
- 900 816 365 telefonora deituz edota
- Gure bulegoetako batera hurbilduz.
Merkaturatzaile aldaketa 2-3 egunetan burutu ohi den den prozesu administratibo hutsa da, hornikuntza puntuan inolako lan edo aldaketa teknikorik behar ez duena. Zure aurreko hornitzaileari ez diozu jakinarazpenik igorri behar, gurekin kontratua sinatu ondotik gu arduratuko garelako guztiaz.
Bai, bazkide izateko kooperatibaren kapital sozialari egin beharreko 100 euroko ekarpena, honela ordaintzeko aukera duzu: 8,50 euroko 11 ordainketa eta 6,50 euroko azken ordainketa bat. Hasiera hasieratik Goienerrekin kontratatu ahal izango duzu argia, baina kontuan izan bazkide izateko eskubidea lortuko duzula ekarpenaren %25 osatu ondoren, hau da, hirugarren ordainketa gauzatu eta gero.
Goienerrek merkatuan erosten du bazkideek kontsumitzen duten energia elektrikoa.
Era berean, kooperatiba energia erabat berriztagarria ekoizten duten pertsonen edo entitateen jatorriaren bermearen egiaztagiriak jasotzen ditu.
Gure burua %100 berriztagarritzat jotzeko, Jatorri Berme Ziurtagiri (JBZ) bidez egiten da. Hauek ziurtatzen dute, merkaturatzen dugun energia % 100 berriztagarria dela eta bere jatorria mota honetako instalazio batean duela. Ondorengo estekan kontsultatu ditzakezu non lortzen ditugun gure Jatorri Berme Ziurtagiriak.
Horrela, Goienerrek egun dagoen sare elektrikoa erabiliko du eta erabiltzearen truke bidesaria ordainduko du, bazkideen kontratuen islatuta dagoen kontzeptua.
Aldi berean, GoiEner-ek energia ekoizteko egitasmo txikiak garatzeko lan egiten du lau arlotan: biogas, fotovoltaiko, eoliko eta biomasa.
Gure helburua da bazkideen argindar eskaera garatutako egitasmo berriekin asetzea.
Horixe da bultzatzen dugun ereduaren bertute nagusia: edozeinek, nonahi bizi dela ere, energia berdea kontsumi dezake eta guztion artean kooperatibaren egitasmo propioei esker handitu egiten dugu energia berriztagarria sortzea.
Argindar falta jakinarazteko, zure fakturaren lehen orriko matxurak atalean aurkituko duzu deitu beharreko telefono zenbakia.
- Deskonekta itzazu potentzia handiena duten etxetresna elektrikoak.
- Deskonekta ezazu etengailu orokorra, koadro orokorrean kokatzen dena. Bertan Potentzia-Kontrol Etengailua ere egongo balitz, deskonekta ezazu.
- Itxaron 5 eta 10 segundu bitartean.
- Konekta itzazu 2. urratsean deskonektatu dituzun etengailuak. Segundu batzuetan berreskuratuko duzu zerbitzua.
Bazkide bazara, nahi adina kontratu eska ditzakezu beti ere zure izenean badaude. Gainera, beste pertsona batzuk gonbidatu ditzakezu eta zure izenean ez dauden 5 kontratu* ere ekar ditzakezu. Kontratu horiek zure bazkide zenbakiari lotuta geratuko dira. Kontratu bakoitzaren lotura dokumentu honen bidez baimendu beharko duzu. Kontratua titularrak eskatu beharko du, eta baimen-dokumentua beteta eta sinatuta bidali beharko digu eskaera-prozesua osatu ahal izateko.
* Etxeko kontratuak, negozio txikiak, edo bizilagunen komunitateak.

Bai, konpentsatutako soberakindun motakoa bada, apirilaren 5ean argitaratutako 244/2019 Errege Dekretuan legeztatzen dira konpentsaziorako arauak. Goienerren zure soberakin energetikoa fakturan konpentsatu ahalko duzu energia terminoa zerora iritsi arte eta hortik gorakoak Diru-Zorroan gehituko dizkizugu hurrengo faktura batean erabili ahal izateko edo zure bigarren hornidura puntu bati egozteko.
Gure autokontsumo konpentsazio tarifa hiru hilabetez behin eguneratzen dugu oro har. Azkenengoa 0,04255 €/kWh da.
Kudeaketa administratiboak
Titular aldaketak, kontratu alta berriak edo bajak, behin-behineko kontratuak, obrako alta eskaerak, helbideratze aldaketak edo bazkidetza baja eskaerak egiteko bisitatu kudeaketa administratiboen orria.























































