Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Finantza-kudeatzailea.
LANPOSTUAREN BEHARRA
Profil hau sortu da kooperatibako arloek eskatzen dituzten finantza-eskakizunak laguntzeko. Halaber, Europako ACCE (Access to Capital for Community Energy) proiektuan Goienerri esleitutako lanak egin ahal izateko.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (bat).
FUNTZIOAK
ACCE Europako proiektuaren kudeaketa eta gauzatzea, eta kooperatibaren finantza-alderdiei laguntzea.
MAILA
Teknikaria.
GAINBEGIRALEA
Finantza- eta Garapen-arloak.
KOKALEKUA
Kokaleku irekia (Goiener bulego sarean).
SARTZE-DATA
Berehalakoa (2022ko urria).
PROBALDIA
6-18 hilabete.
KONTRATU MOTA
Iraupen mugatuko bazkide langilea.
FROGEN ONDOREN
Iraupen mugagabeko bazkide langilea.
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (C taldea).
Gordina 1. urtea = 21.727,25 €/urteko – Gordina 4. urtea = 32.591,03 €/urteko.
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Enpresen administrazioko eta/edo ekonomia lizentziatura.
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
• Produktu eta finantza-zerbitzuen finantza-ezagutza sendoa (bereziki, Project Finance), finantza-erakundeekiko negoziazioa, inbertsio-funtsen kudeaketa, finantza-eredu sofistikatuen diseinuan eta erabileran egiaztatutako esperientzia eta proiektuen bideragarritasun ekonomikoaren azterketa.
• Kooperatiben, energia-komunitateen eta, oro har, hirugarren sektorearen (non-profit organizations, ekonomia sozial eta solidarioa) arloan esperientzia izatea baloratuko da.
• Esperientzia izatea Europako, estatuko eta eskualdeetako erakunde eta programekin proiektu horien koordinazioaren arloan (EIB, FEDER, EFSD…), bai eta aipatutako erakundeek emandako dokumentuak aztertzen eta txostenak idatziz egiten ere (Desktop Research).
• Esperientzia izatea Europako proiektuen koordinazioan, jarraipenean eta justifikazioan, bereziki energia berriztagarriko eta eraginkortasun energetikoko proiektuen finantzaketari dagokionez.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
Euskara – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Gaztzelera – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Ingelesa – Bikaina, edo gutxienez HEOko C1 mailaren baliokidea.
Beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da (frantsesa edota alemana aukeran).
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Libre/MS Office – Kalkulu orriak, testu prozesadorea, aurkezpenak.
Internet – Posta elektronikoa.
Cloud (Google Drive, MS Teams, Doodle).
Proiektuen modelizazio eta analisi ekonomiko-finantzariorako berariazkoak.
BESTELAKO ZEHAZTAPENAK
• Goienerren barne-egitura eta bilakaera aldez aurretik ezagutzea baloratuko da.
• Goienerren proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
• Esplorazio-maila handia, Goienerren errealitatea kontuan hartuta.
• Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan horiek azaltzen jakitea…).
• Bulegoko lana eta telelana konbinatzeko prest.
ESKUMENAK
• Traturako erraztasuna, soziabilitatea / ikuspegi globalerako gaitasuna. / Ekimena, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
• Energia-ereduan bidezko aldaketa lortzen laguntzeko motibazioa.
FUNTZIOAK
Eginkizun nagusi hauek izanen ditu:
• ACCE proiektuan (3 urteko iraupena) Goienerri esleitutako zereginen antolaketa koordinatzea. Halaber, proiektu horretan zehaztutako epe, helburu eta mugarrien jarraipena egitea:
• Koordinatzailearekin (REScoop.eu) eta Garapen zein Finantza taldeko beste kideekin etengabe hitz egitea. Baita sorkuntza-proiektuen bulego teknikoarekin ere (Sorkuntza).
• Noizean behin Europan bidaiatzeko prest egotea, proiektuaren helburuak eta lanak koordinatzeko/gauzatzeko.
• Beste eragile batzuekin (kooperatibak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresak, administrazioak) edo bakarka lan egiteko proposamenak bilatu eta aztertzea, eta proiektu berriak garatzea, Goienerren lan-ildoari jarraituz.
• Finantza- eta sorkuntza-arloari laguntzea proiektu berrien bideragarritasuna aztertzen, azterketa ekonomiko-finantzarioak egiten eta estrategia finantzarioak diseinatzen laguntzea, proiektu propioak (sorkuntza, eraginkortasuna eta errehabilitazioa) eta/edo energia-komunitateak finantzatzeko.
• Goienerren barne-egitura eta talde guztien beharrak ezagutzea, jarduera estrategikoak garatzen laguntzeko, hainbat laguntza-ildotan parte hartuz.
• Etengabeko prestakuntza arlo teknikoetan, proiektuen eskakizunei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.
Derrigorrezko cookie-ek beti gaituta egon behar dute, cookie-n inguruko lehentasunak berak gorde ahal izateko.
Cookie hauek desgaitzen badituzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula cookieak.
Kanpoko webguneetatik erakusten ditugun edukiak ikusi ahal izateko cookie-ak:
Lehenbizi, gaitu zure lehentasunak gordetzeko derrigorrezko cookieak.