Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Finantza teknikaria
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat)
FUNTZIOAK
Goiener Taldearen finantza kudeaketa
MAILA
Teknikaria
GAINBEGIRALEA
Gerentea
KOKALEKUA
Berehala hasteko > Goienerreko edozein bulegotan (Hegoaldean)
PROBALDIA
6 hilabete (gehienez)
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (3. MAILA)
Gordina 1. urtea = 16.543,80€/urteko – Gordina 4. urtea = 26.470,08€/urteko
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (Hasierako erreferentzia)
Ekonomikak / Enpresen administrazioa
ESPERIENTZIA (Formazioa baina garrantzitsuagoa)
Urteko aurrekontuak diseinatzen, prestatzen eta haien jarraipena egiten esperientzia izatea.
Hirugarrenekiko harremana gainbegiratzen esperientzia izatea (auditoretza).
Kontabilitate orokorra kontrolatzea eta kontabilitateko prozedurak kudeatzea, bai eta emaitzen kontua, balantzeak eta hileroko itxiera kontrolatzea ere.
Diruzaintzako plangintza.
Kudeaketako taldeari finantza-txostenak eta erreportajeak aztertu eta prestatzea.
GOIENERen barne-egitura eta bilakaera aldez aurretik ezagutzea baloratuko da.
Excel aurreratua menderatzea.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
EUSKARA – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA baloratuko da)
GAZTELERA – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
INGELESA – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
Beste hizkuntzen ezagutza baloratuko da (frantesa edota alemana)
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
MS OFFICE – EXCEL / WORD / PPT
INTERNET – POSTA ELEKTRONIKOA
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
CLOUD (DRIVE, DROPBOX, Doodle)
KUDEAKETARAKO berariazkoak (CRM edo antzekoak)
BESTE EZAUGARRI BATZUK
GIDABAIMENA / MUGIKORTASUN MAILA HANDIA
GOIENERen proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
Esplorazio-maila handia, GOIENERen errealitatea kontuan hartuta.
Energia berriztagarriei, energia-eraginkortasunari eta autokontsumoari buruzko ezagutza baloragarria
Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan horiek azaltzen jakitea).
Kapital intelektuala (giza kapitala, egitura-kapitala eta harreman-kapitala) neurtzeko ezagutzak eta/edo esperientzia baloratuko dira, baita Goiener Taldearen jarduerak gizartean eta ekologian dituen inplikazioekin zerikusia duten estrategiak eta memoriak egiteko enpresaz kanpoko analisia ere.
KONPETENTZIAK
Tratu erraza, soziabilitatea.
Ikuspegi globalerako gaitasuna.
Ekimena, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
FUNTZIOAK
Beste organoei informazioa ematea finantza-txostenen bidez.
Goiener Taldearen aurrekontuak planifikatu eta kontrolatuko ditu.
Finantza-erakundeekin negoziatzeaz arduratuko da.
Hainbat talderi finantza-laguntza emango die, hala nola Sorkuntza eta Garapen Berrien taldeari.
Administrazio taldea fiskalizatuko du, harekin zuzenean lan eginen du, behar duen informazioa eskatuz, bere ikuspuntua emanez eta egoki iruditzen zaizkion hobekuntzak proposatuz.
Gizarte-kontabilitatearekin zerikusia duten gaiak sakon aztertuko ditu.
Kanpoko ikuskatzaileekiko harremana gainbegiratuko du.
Bulegoko lana eta telelana konbinatzeko prest egongo da.