Datorren asteazken eta ostegunean, urriak 8 eta 9, Goienerreko bulego ibiltaria Lekeition egongo da, bazkideek izan ditzakezuen zalantzak argitzeko: fakturen irakurketa, aurrezteko moduak aztertu, autokontsumoaren inguruan egon daitezkeen zalantzak argitu… Baina ez soilik zalantzak argitzeko, baita zuekin egoteko ere, zuen kezkak entzuteko eta zuek gertu sentitzeko.
Geroz eta argiago ikusten dugu kooperatibak zuengandik, bazkideengandik, ahalik eta gertuen egon beharko lukeela. Bulegoak hiriburuetan edukitzea beharrezkoa ikusten badugu ere, herrietara hurbiltzeko ahalegina egitea geroz eta garrantzitsuagoa iruditzen zaigu.
Horregatik urriaren 8an eta 9an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Kontziopean, Herritarren Arreta Zerbitzuaren ondoan aurkituko gaituzu.
Barrizar kooperatibako lagunak era bertan izango dira.
Aurretik ordua galdetegi honetan eskatu dezakezu eta ahalik eta azkarren baieztatzen saiatuko gara. Esan beharrik ez dago Goienerreko bazkideak ez direnak ere gonbidatu ditzakezula etortzera izan ditzazketen zalantzak argitzera.
Zuen zain izango gara!
























































