Bazkide lagunak,
Goiener egunero hazten ari da erritmo konstantean eta orain 4300 bazkide baino gehiago gara. Hau oso berri ona bada ere ez digu gure mugak ahaztea eragin behar. Ez gara multinazional handi bat eta 2013tik asko ikasi badugu ere, oraindik bide luzea dugu egiteko. Hasieratik energia %100 berriztagarri zertifikatua lortzeko merkatu agente bati eman genion ardura eta konfidantza eta aldi hontan, huts egin du. 2015. urtean lortu dugun ziurtagiriak kudeatutako energiaren %97,9 berriztagarria dela adierazten du Merkatu eta Leiakortasun Kontseilu Nazionalak argitaratu duen txostenak (CNMC)(link). Ia-ia %100? EZ.
«Ia-ia» ez da nahikoa eta akatsa onartzen dugu. Horrela ikasten da berriro gertatu ez dadin; lanean ari da talde bat hau bermatzeko. Erantzukizunak dagozkionari, ardurak, bere gain har ditzan beharrezko neurriak hartuko dira.
Goienerren ere akatsa gure egiten dugu eta iragana alda ezin bada ere, berriztagarri ez den %2.1 horri dagokion marjina gordinari uko egitea erabaki dugu. Hau da: energia hori saltzeagatik kooperatibak lortu duen diruari uko egiten diogu. Kantitate hori bere osoan izaera sozial edo/eta ekologikoa duen proiektu batera bideratuko dugu. Proiektu honen aukeraketa bazkide guztien bozka bidez egingo da.
Bilakaeraren berri ematen jarraituko dugu eta datorren apirilaren 30eko Batzar Orokorrean gai hau, gai zerrendako puntu bat izango da. Ordurarte izan dezakezuen edozein zalantza argitzeko prest gaude bai telefonoz edota posta elektronikoz.
Mila esker proiektu hau posible egiteagatik.
GoiEner Taldea.