Goienerren uste dugu informazioa ahalik eta era argi eta gardenenean eman behar dugula, horregatik, fakturetan datuak emateko era aldatzera goaz, eta azaldu nahi dugu kontratu indexatuetan kalkuluak nola egiten diren. Honek, inolaz ere, ez du ekarriko prezioak igotzea edo adostutako baldintzak aldatzea, soilik fakturan informazioa era ezberdinean azaltzea baizik.
Tarifa eta tarifa tarteko azken prezioa kalkulatzeko ondorengo formula erabiltzen da:
Prezioa = 1,015 x Galerak x (Eguneko Merkatua + Doitze Merkatua + Araututako Prezioak + Goiener Kudeaketa)
Kontzeptuen azalpena:
• Galerak: dagozkion prezioari ehuneko bat ezartzen zaio tarifari lotutako garraio eta banaketan izandako galerekin. Alegia, energia aktiboa jatorrian kontsumitutako energiara jasotzen da ondoren prezioaren kontzeptu ezberdinekin biderkatzeko.
• Eguneko Merkatua: (OMIE) merkatuko operatzailearen eguneko merkatuaren ordukako prezioa.
• Doitze Merkatua: (REE) Sistemako Operatzailearen Doitze Merkatuen Prezioak.
Murrizketa Tekniko Prezioa
Denbora Erreala Murrizketa Tekniko Prezioa
Eguneko Murrizketa Tekniko Prezioa
Bigarren Mailako Banda Eskari Prezioa
Igotzeko Potentzia Erreserba Prezioa
Desbideratzeen Kitapen Prezioa
PO 14.6 Kitapen Prezioa
Potenzia Faktore Kontrol Prezioa
Energia Balantze Ez Betetze Prezioa
Etete Zerbitzu Prezioa
Desbideratze Prezioa
Eskaeraren Erantzun Aktiboa
CT3 Tentsioa kontrolatzeko kostua
• Prezio Arautuak: Egungo arautegian erregulatutako kontzeptuen prezioak. Balio finkoa da arautegia aldatzen ez den bitartean.
Merkatuko Operatzaileari Ordainsari Prezioa
Sistemako Operatzaileari Ordainsari Prezioa
• Goiener Kudeaketa: Goienerrek ezartzen duen kontratuaren kudeaketa prezioa
(1,015ak aipamen egiten dio Goienerrek –lurzorua okupatzeagatik– bere gain hartu behar duen Udal Tasen ordainketari, energiagatik fakturatutako zenbateko osoaren % 1,5ari dagokiona)
Informazioa publikoa da, Goiener Kudeaketa kostua izan ezik. Hau kontratuan azaltzen da, beraz, edozein kontsumitzailek bere fakturan egiaztatu dezake. Merkatuko galera eta ordukako prezioak www.esios.ree.es orrialdean kontsulta daitezke.