Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Ingeniari-arkitektoa.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat).
FUNTZIOAK
Bulego teknikoa eta proiektu europarraren koordinatzailea (SmartLivingEPC proiektua).
MAILA
Teknikaria.
LAN-TALDEA
Garapena.
KOKALEKUA
Irekia.
HASIERA DATA
Maiatza.
PROBALDIA
6 hilabete.
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa.
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea.
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (3. MAILA hasiera batean)
Gordina 1. urtea = 18.106,08 €/urteko. Gordina 4. urtea = 28.969,80 €/urteko.
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Arkitektoa, ingeniari edo parekoa (eraikuntza, zibila, energia…).
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
• Eraikuntzan eta birgaitze energetikoaren sektorean esperientzia.
• Honako kontzeptuen inguruko ezagutza: BIM kontzeptuak, biki digitalak, eraikineko pasaportea, energia-ziurtagiria. Dagozkien tresna digitalak ondo menderatzea.
• Bizi-zikloaren eta kostu-zikloaren analisiari buruzko ezagutzak.
• ISO, EN eta Europako zuzentarauen alderdi egokiak ezagutzea, zehazki European Performance Building Directive, bai eta arlo horretako legeria nazionala ere. Europako Renovation Wave estrategiarekiko hurbiltasuna baloratuko da.
• Proiektuen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa aztertzen eta aukerak identifikatzen esperientzia izatea.
• Esperientzia proiektuak eta memoria teknikoak idazten eta garatzen, talde-lanean eta proiektuen koordinazioan.
• Adierazitako erantzukizunekin, zehaztapenekin, funtzioekin eta gaitasunekin lotutako lanpostuetan esperientzia.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
• Euskara: naturaltasunez idatzi eta hitz egitea.
• Gaztelania: naturaltasunez idatzi eta hitz egitea.
• Ingelesa: ahozko eta idatzizko domeinu profesionala (C2 – Proficiency).
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
• LibreOffice, MSOffice.
• Excel aurreratua (ezinbestekoa).
• BIM (Building Information Models), biki digitala (digital twin).
• Internet – Posta elektronikoa.
• Hodei aplikazioen ezagutza.
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
• Cloud (Drive, Doodle, Sites, Nextcloud…).
• Kudeaketa arloko tresna zehatzak.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• Gidatzeko baimena.
• Goienerren proiektu sozialarekin inplikazioa eta konpromisoa.
• I+G+b arloan proiektu europarretan esperientzia (adb. Horizon 2020).
• Honako arloetako ezagutza baloratuko da: Energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa.
FUNTZIOAK
• 2022ko ekainaren 1ean hasiko den Horizon Europe programako SmartLivingEPC proiektuaren barruan GoiEnerren jarduerak koordinatzea eta gauzatzea. Proiektuak bizitegi-sektoreko eraikinen energia-prestazioen ziurtagiriaren (EPC) kontzeptu berri bat garatu nahi du, kontsumoari buruzko benetako datuetan oinarrituta eta 4.0 Industriaren teknologia digital berriak erabilita. GoiEnerrek eskakizunak zehazteko eta metodologia ebaluatzeko ekarpenak egingo ditu. Leitzako (Nafarroa) energia-komunitate baten probaren emaitzak erakutsiko ditugu.
• Goiener lantaldea koordinatzea birgaitze energetikoan.
• Boluntarioekiko interakzioa.
• Energia-aholkularitzako zerbitzu berri bat definitzen eta konfiguratzen laguntzea, birgaitze energetikorako lankidetza-proiektuetara bidera daitekeena.
• Goiener taldeak jasotako proposamenen birgaitze energetiko tekniko zein ekonomikoko proiektuen bideragarritasuna aztertzea.
• Hasieran Berrikuntza Taldean sartzea, eta gero, Zerbitzu Energetikoetako Taldean.