Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Ingeniari Teknikoa
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat)
FUNTZIOAK
Bulego Teknikoa eta Euroeskualdeko Proiektua
MAILA
Teknikoa
GAINBEGIRALEA
Sorkuntza taldea
KOKALEKUA
Berehala hasteko > Goienerreko edozein bulegotan (Nafarroa-Araba hobetsiko dira)
PROBALDIA
6 hilabete (gehienez)
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (3. MAILA)
Gordina 1. urtea = 16.842,87€/urteko – Gordina 4. urtea = 26.948,64€/urteko
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (Hasierako erreferentzia)
Ingeniari teknikoa edo baliokidea
ESPERIENTZIA (Formazioa baino garrantzitsuagoa)
Eskatzen diren erantzukizunekin, zehaztapenekin, eginkizunekin eta eskumenekin
lotutako lanpostuetan esperientzia izatea
Sektore elektrikoaren barruan eta energia berriztagarrietan esperientzia izatea
hobetsiko da. Bereziki, hidroelektrikoa
Proiektuen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa aztertzen eta aukerak identifikatzen esperientzia
Proiektuak eta Memoria Teknikoak idazten eta aurrera ematen esperientzia
Talde-lana eta proiektuen koordinazioa
Gaitasun komertzialak balioetsiko dira
HIZKUNTZEN EZAGUERA
EUSKARA – Naturaltasunez menperatzea, ahoz eta idatziz (EGA edo baliokidea)
GAZTELERA – Naturaltasunez menperatzea, ahoz eta idatziz
FRANTSESA – Naturaltasunez menperatzea, ahoz
Beste hizkuntza batzuen ezagutza baloratuko da (ingelesa edo/eta alemaniera)
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
MS OFFICE – EXCEL AURRERATUA (Ezinbestekoa)
AUTOCAD
INTERNET – POSTA ELEKTRONIKOA
Energia berriztagarrien DISEINURAKO TRESNEN ezagutza baloratuko da
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
CLOUD (DRIVE, DROPBOX, Doodle)
KUDEAKETARAKO berariazkoak (CRM edo antzekoak)
BESTE EZAUGARRI BATZUK
GIDABAIMENA – IBILGAILU PROPIOA – MUGIKORTASUN GAITASUN HANDIA
GOIENERen gizarte-proiektuarekin inplikazio eta konpromiso handia izatea
Lan kokapena eta irismena lau lurraldeetara (EAE+Nafarroa)
Proiektu Europarretan esperientzia hobetsiko da
Hobetsiko da honako arlo hauetan ezagutza: Energia Berriztagarriak, Eraginkortasun Energetikoa eta Autokontsumoa
KONPETENTZIAK
Tratu-erraztasuna, soziabilitatea
Ikuspegi globalerako gaitasuna
Ekimena, ordenatua, ebazlea eta proaktiboa
FUNTZIOAK
GOIENER TALDEAk jasotako sorkuntza proiektuen proposamenen bideragarritasuna aztertu, bai bere alde teknikoa, baita ekonomikoa ere
Baliabide hidroelektrikoen bilaketa eta identifikazioa. Datu baseen garapena eta baliabideen ezaugarritzea
Baliabide hidroelektrikoak dauden guneetara bisitak, honako alderdien egokitasuna aztertuko duten txostenak garatzeko: egokitasun teknikoa, soziala eta ingurugiroarekikoa
Energia berriztagarrien sorkuntzarako instalazio berrien diseinua, bulego teknikotik
Sorkuntza proiektuen instalazioa egin, martxan jarri eta ondorengo jarraipena egin. Obra zuzendaritza
Gainerako taldeekin komunikazio estua bultzatu. Prozesuekiko gardentasun handiagoa bultzatu