LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
— LANPOSTUA:
Komunikazio teknikaria.
— ESKAINITAKO POSTU KOPURUA:
1 (bat).
— FUNTZIOAK:
Komunikazioko teknikaria.
— MAILA:
Teknikaria.
— KONTRATU MOTA:
Iraupen mugatuko kontratua (12-18 hilabeteko probaldia). Probaldia gaindituta iraupen mugagabeko lan-bazkidea.
— GAINBEGIRALEA:
Komunikazio taldea.
— KOKALEKUA:
Berehala hasteko Goienerren edozein bulegotan.
— LAN-EGUTEGIA eta LAN-BALDINTZAK:
Barne Araudiaren arabera.
— ORDAINSARIAK:
Barne Araudiaren arabera (III. eranskina), C talde profesionala: Gordina probaldian = 34.368,60 €/urte – Gordina probaldia gaindituta = 38.664,06 €/urte.
LANPOSTUAREN XEHETASUNAK
— PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Publizitatea, komunikazioa edo kazetaritzako unibertsitate titulua hobetsiko da, hori izan ezean, arlo horietako formakuntza espezifikoa duten graduak (1-3 urte).
— ESPERIENTZIA (Formazioa baina garrantzitsuagoa):
Aukeran hobe eskatutako erantzukizun, zehaztapen, funtzio eta gaitasunekin lotutako lanpostuetan esperientziaduna.
— HIZKUNTZEN EZAGUERA:
- Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 balioetsiko da).
- Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea balioetsiko da.
— TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA:
- Sare sozial nagusien ezagutza ertaina.
- WordPress oinarrizko ezagutza.
- HTML/CSS oinarrizko ezagutza.
- Diseinu grafikoan oinarrizko ezagutza.
- Ikusentzunezkotan oinarrizko ezagutza.
- Email marketing.
- Office paketeko tresnen ezagutza maila altua.
- Hodei aplikazioen ezagutza.
— GAITASUNAK:
- Idazmenerako gaitasun altua (prentsa oharrak, artikuluak, dokumentazioa…).
- Kamera aurrean hitz egiteko eta ikus-entzunezko edukia sortzeko gaitasuna izatea baloratuko da.
- Barne eta kanpo komunikazio-estrategiak edota komunikazio planak landu izana baloratuko da.
- Ikuspegi estrategiko eta analitikoa.
- Ebazteko gaitasuna.
- Pertsona balioaniztuna.
- Kontuan hartzekoa: hizkuntza ez sexista, erakunde sozial edo GKE-tan komunikazioa, komunikabideen ezagutza eta hauekin harremanak, ekitaldien antolaketan ibilia.
— BESTE ZEHAZTAPEN BATZUK:
- Harremanetarako eta traturako erraztasuna.
- Soziabilitatea eta lan-taldean aritzeko gaitasuna.
- Ekintzailetasuna, antolakuntza, erabakitze-gaitasuna eta proaktibitatea.
- Eredu energetikoan aldaketa justua lortzeko motibazioa.
- Goiener proiektu sozialarekin konpromiso eta inplikazio handia.
- Komunikatzeko gaitasun handia: jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne mailan azaltzea.
- Lan-bilerak direla-eta noizean behin joan-etorriak egiteko prest egotea (gutxi gorabehera, hilean bi egunetan). Gidabaimena izatea balioetsiko da.
— LANPOSTUAREN FUNTZIOAK:
- Komunikabideekin harremanak.
- Testuak sortu: Albisteak, mailing, prentsa oharrak.
- Eduki grafikoak eta multimediak sortu.
- Sare sozialen kudeaketa.
- Komunikazio/publizitate kanpainen sorreran lagundu.
- Parte-hartzea bultzatzeko estrategia komunikatiboak landu.
- Komunikazio taldeko lanetan lagundu.























































