Kontsultak, eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak Goienerrekin harremanetan jartzeko komunikazio mota desberdinak dira. Zuen beharrak helarazteko, hobekuntza proposamenak bidaltzeko edo desadostasunak adierazteko balio dute.
Kontsultak eta eskaerak
Zer da kontsulta edo eskaera bat?
Eskaera zehatz bat da, Goienerrek erantzun bat eman edo ekintza bat betetzeko helburuz egina.
Mota ezberdinetakoak izan daitezke: arazo bat konpontzeko eskaerak, informazio-eskaerak, zalantzak argitzeko eskaerak edo kontratu-aldaketak egiteko eskaerak, adibidez.
Noiz egin kontsulta edo eskaera bat?
- Fakturak eskatu edo berrikusi nahi dituzunean.
- Zure datuetan aldaketak egin nahi dituzunean.
- Energia aurrezteari buruzko informazioa eskatu nahi duzunean.
- Tarifari buruzko aldaketak egin edo zalantzak argitu nahi dituzunean.
- Merkaturatzaile altak eta bajak eskatu nahi dituzunean.
- Kontratazioarekin arazoak dituzunean.
Zenbait eskaera kudeatzea argindar banatzaileari dagokio, baina Goiener merkaturatzailearen bidez ere kudeatu ditzakezu:
- Kontagailuaren irakurketen berrikuspenak.
- Arazoak kontagailuarekin.
- Arazoak horniduraren kalitatearekin (etenak, mikro-etenak, tentsio-erorketakā¦).
Nola egin kontsulta edo eskaera bat?
Harremanetarako formulario honen bidez egin dezakezu zure kontsulta edo eskaera.
Egin dezakezu harremanetarako ohiko beste bideak erabiliz ere (bulegoan bertan, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez).
Egindako kontsulta edo eskaerari kode bat jarriko diogu, jarraipena egin diezaiozun.
Kontsultak edo intzidentziak ahalik eta eperik laburrenean ebatziko ditugu, arazoaren izaeraren arabera eta betiere, gehienez hamabost laneguneko epean, aurkeztu ziren egunetik zenbatzen hasita.
Kontsumo-neurriekin, fakturazioarekin edo okerreko kobrantzekin lotutako kontsulta edo intzidentziei bost eguneko epean erantzun beharko diegu.
Arazoaren izaeraren arabera, ebazteko epea enpresa banatzailearen erantzun-epeen mende egon daiteke.
Iradokizunak
Zer da iradokizun bat?
Goiener hobetzen lagunduko digun aholku bat da.
Noiz egin iradokizun bat?
- Prozesu bat optimizatzeko proposamen bat duzunean.
- Teknologia berri bat ezartzeko proposamen bat duzunean.
- Zerbitzuren bat hobetzeko proposamena duzunean (faktura, bazkideentzako arreta, etab.).
- Edo zure ustez hobetzeko lagungarri izango zaigun edozein proposamen duzunean.
Nola egin iradokizun bat?
Harremanetarako formulario honen bidez egin dezakezu zure iradokizuna.
Harremanetarako ohiko beste bideak erabiliz ere egin dezakezu (bulegoan bertan, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez).
Kexa eta erreklamazioak
Zer da kexa edo erreklamazio bat?
Kexa bat da gurekin gustura ez zaudela adierazteko modu bat, gure zerbitzu, jasotako tratu edo beste arrazoiren batengatik.
Erreklamazioa ere gustura ez zaudela adierazteko modu bat da. Baina, gainera, kontsumitzailearen eskubideen aitorpena edota nolabaiteko konpentsazioa eskatzeko jartzen da.
Erreklamazio batzuk enpresa banatzaileari jarri beharrekoak dira, baina Goiener merkaturatzailearen bidez kudeatu ditzakezu:
- Horniduraren kalitatearekin izandako arazoek (etenak, mikro-etenak, tentsio-erorketakā¦) eragindako kalteengatik.
- Obrek edo instalazioetako elementuen hausturek edo erorketek eragindako kalteengatik.
Noiz jarri kexa edo erreklamazio bat?
- Gustura ez zaudenean Goienerrek emandako zerbitzuengatik, jasotako tratuagatik edo beste arrazoiren batengatik.
- Kontsumitzaile gisa zure eskubideen aitorpena edota nolabaiteko konpentsazioa lortu nahi duzunean.
Nola jarri dezaket kexa bat edo erreklamazio bat Goienerren?
Kexa edo erreklamazioa jarri dezakezu kexa eta erreklamazioen formularioaren bidez.
Jarri dezakezu harremanetarako ohiko beste bideak erabiliz ere (bulegoan bertan, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez).
Egindako kexa edo erreklamazioari kode bat jarriko diogu, jarraipena egin diezaiozun.
Kexak edo erreklamazioak ahalik eta eperik laburrenean ebatziko ditugu, arazoaren izaeraren arabera eta betiere, gehienez hamabost laneguneko epean, aurkeztu ziren egunetik zenbatzen hasita.
Kontsumo-neurriekin, fakturazioarekin edo okerreko kobrantzekin lotutako kexa edo erreklamazioei bost eguneko epean erantzun beharko diegu.
Bidegabeko mozketekin lotutako erreklamazioen kasuan, gehienez ere bost laneguneko epean erantzun beharko diegu 15 kW baino gutxiagoko kontratuentzat, eta hamabost laneguneko epean gainerakoentzat.
Arazoaren izaeraren arabera, ebazteko epea enpresa banatzailearen erantzun-epeen mende egon daiteke.
Erreklamazio bat jarri dizuet eta eskainitako erantzunarekin ez nago ados. Zer egin dezaket?
Erreklamazioa egin duzunetik legezko epea bukatu bada eta arreta zerbitzutik jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, Kontsumoko Arbitraje Batzordera jo dezakezu beraien bitartekaritza edo arbitrajea eskatuz.























































