Goienerrekin kontratua egiteko ezinbestekoa da bazkide izatea, kasu zehatz batzuen salbuespenarekin.
Kontratu baten titularra aldatu nahi izanez gero, titular berria da beti kudeaketa egiteko arduraduna, hark sinatu beharko baitu kontratu berria. Gaur egungo kontratua Goienerren edo beste edozein merkaturatzailean egonda ere, honakoak dira eman beharreko pausoak:
- Titular aldaketa eskaera inprimakietako bat bete ( aukeratu FISIKOA edo JURIDIKOA pertsona motaren arabera) bete eta kontratuak@goiener.com helbidera bidali.
- Inprimakia betetzeko behar dituzun datu gehienak fakturan aurkituko dituzu.
- Inprimakia titular berriak eta aurreko titularrak sinatu behar dute. Sinadura horien faltan, edo sinadura lortzea baino errazago bazaizu, eskritura, erregistroko agiria, alokairu/salerosketa kontratua edo antzeko dokumentuaren kopia/argazkia erantsi inprimakiarekin batera.
- Eskaera jaso orduko, kontratu berria prestatu eta e-mailez bidaliko dizugu.
- Oraindik ez bazara Goienerreko bazkide, bazkidetzeko ekarpena (100€) kontutik kobratu eta bazkide zenbakia emailez bidaliko dizugu.
- Kontratu-proposamena e-mailez jasoko duzu. Paperean/digitalki sinatu edo SMS bidez onartu dezakezu.
- Kontratua onartu orduko aldaketa martxan jarriko dugu eta prozesua bukatzerakoan emailez emango dizugu berri. Titular aldaketa 1-3 egunetan burutu ohi da. Aldaketa egunera arteko kontsumoak aurreko titularrari likidatuko zaizkio.
- Alta berri inprimakia bete eta kontratuak@goiener.com helbidera bidali.
- CUPS/HPKU kodea zure hornidura puntua identifikatzen duen erreferentzia da. Etxea edo lokala promozio berri batean badago, promotorak edo instalatzaileak emango dizu kode hori. Beste kasuetarako, faktura zahar batean edo zure zonaldeko banatzaileari deituz eskuratu dezakezu.
- Kontrataturiko potentzia eta tarifa mota norberak erabaki beharreko ezaugarriak dira, bakoitzaren behar eta ohituren arabera egokitu behar baitira. Aholkua behar izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan.
- Eskaera jaso orduko, hornikuntza kontratua prestatu eta e-mailez bidaliko dizugu.
-
- Oraindik ez bazara Goienerreko bazkide, bazkidetzeko ekarpena (100€) kontutik kobratu eta zure bazkide zenbakia bidaliko dizugu.
- Kontratu-proposamena e-mailez jasoko duzu. Paperean/digitalki sinatu edo SMS bidez onartu dezakezu.
-
- Kontratua onartu orduko, zure zonaldeko banatzaileari kontagailua jartzeko eskatuko diogu. Hortik aurrera 5 laneguneko epea dute engantxea egiteko.
- Hornikuntzaren helbidea edo kontratu zenbakia.
- Kontu zenbaki berria.
- Kontu zenbakiaren titularra orain artekoaz beste pertsona bat bada:
NAN eta izen-abizenak.
E-mail helbidea.
Telefonoa.
Aldaketa eskatzen diguzun unetik aurrerako fakturak kontu zenbaki berrian kargatuko ditugu.Hornidura puntua bajan emateko, hornidura baja eskaera inprimakia bete eta kontratuak@goiener.com helbidera bidali. Eskaera jaso eta gero, prozesua 1-3 lanegunetan burutu ohi da. Kontuan izan baja eman ondoren hornidura puntu horretan argindarra berreskuratzeko alta berriaren kostuak ordaindu beharko direla. Hori dela eta, alokairu, salerosketa eta antzeko kasuetan baja beharrean inongo kosturik ez duen titular aldaketa egitea gomendatzen dugu.
Obrako kontratu bat egiteko, obrako alta eskaera inprimakia bete eta kontratuak@goiener.com helbidera bidali.
Obrako engantxea egiteagatik, banatzaileak legez ezarritako prezioa kobratuko digu. Lanak bukatzerakoan, obrako kontratuaren baja eta alta berria (behin betikoa) egin beharko duzu.
Aldi baterako (jaiak, ekitaldiak…) kontratua behar izanez gero, behin-behineko kontratu eskaera inprimakia bete eta kontratuak@goiener.com helbidera bidali. Inprimakiarekin batera Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria bidali. Informazio gehiago.
Goienerreko bazkide izateari utzi nahi badiozu, lehenik eta behin zure hornidura kontratuak eten behar dituzu. Ondoren, bazkidetza baja inprimaki hau bete. Kopia bat iritsiko zaizu, sinatu eta bazkidetza@goiener.com helbidera bidali. Eskaera Kontseilu Errektoreari igorriko diogu, eta behin onartuta bazkidetzeko unean eginiko ekarpena transferentzia bidez itzuliko dizugu.