Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Merkatuetako Teknikaria
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat)
FUNTZIOAK
Merkatuetako teknikaria
MAILA
Teknikaria
GAINBEGIRALEA
Merkatuen taldea
KOKALEKUA
Berehala hasteko > Goienerreko edozein bulegoetan
PROBALDIA
6 hilabete (gehienez)
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (3. MAILA)
Gordina 1. urtea = 16.543,80€/urteko – Gordina 4. urtea = 26.470,08€/urteko
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (Hasierako erreferentzia)
Energiarekin edo/eta elektrizitatearekin lotutako ingeniaritza (teknikoa, gradua edo hortik gorakoa).
Eredu matematikoekin zerikusia duten bestelako ikasketak.
ESPERIENTZIA (Formazioa baina garrantzitsuagoa)
Ez da beharrezkoa sektorean aurretiko esperientzia izatea, baina hobetsiko da.
Baloratuko da ikerketa proiektuetan edo proiektu europarretan parte hartu izana.
EZAGUTZAK
Merkatu elektrikoaren edo/eta gas-merkatuaren funtzionamenduari eta sektore elektrikoaren edo gas-sektorearen erregulazioari buruzko ezagutza sakona behar da.
Sektore elektrikoaren inguruko bestela ezagutza batzuk baloratuko dira, energia komunitateei eta autokontsumoaren ingurukoak.
Eredu matematiko, estatistiko eta programazioari buruzko ezagutza teknikoagoak baloratuko dira.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
EUSKARA – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 baloratuko da)
GAZTELERA – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
INGELESA – Ama hizkuntza edo gutxienez HEOeko C1 maila
Baloratuko da beste hizkuntzen ezagutza (frantsesa edo/eta alemana)
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Microsoft Office paketea menperatzea: Word, Excel eta PowerPoint edo/eta Googlen baliokideak (Gsuite)
Posta elektronikoa (Gmail eta Outlook)
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
CLOUD (Drive)
KUDEAKETARAKO berariazkoak (CRM edo antzekoak)
BESTE EZAUGARRI BATZUK
GOIENERen proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
Esplorazio-maila handia, GOIENERen errealitatea kontuan hartuta.
Energia berriztagarri, energia-eraginkortasun eta autokontsumoari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan horiek azaltzen jakitea…).
Beharrezkoa da Goiener sareko edozein bulegotan antolatutako bileretara noizbehinka joateko prest egotea, baita tarteka Europako beste herrialde batean bileraren batera joatea ere.
KONPETENTZIAK
Ekimen handiko pertsona izan behar du, europar proiektuek eskatzen baitute gaitasun berriak eskuratzea eta agertoki desberdinak proposatzea.
Taldean lan egiteko gaitasun handia behar da, baina baita modu autonomoan ere, proiektu bakoitzean nolabaiteko erantzukizuna hartuz.
Maila profesional guztietan ikasteko gogoa, ezagutza tekniko zein sozialak garatuz.
Aldaketa ezartzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
FUNTZIOAK
Europako proiektuetan parte hartzea (bilerak, dokumentazioa, etab.).
Eskaria aurresateko ereduak garatzea.
Energia-merkatuak ikertzea.
Ereduetan eta agertokietan eragina duten faktoreak aztertzea.
Neurri elektrikoen tratamendua.
Sektore elektrikoaren erregulazioa berrikustea Europa eta Espainia mailan.
Merkatuen taldeko zeregin operatiboen backupa egitea.
Merkatu elektrikoaren prezioen jarraipena.