Kontagailu digital adimentsua konektaturik baduzu, zure potentzia eta kontsumoa aztertu ditzakezu; horrela potentzia eta tarifa egokienak aukeratzeko.
Zure banatzailea zein den identifikatu behar duzu lehenbizi, fakturan begiratuta.
Kontuan izan banatzailea eta merkaturatzailea beti enpresa ezberdinak direla.
Zure potentzia eta kontsumo azterketa egiteak fakturan aurrezten lagunduko dizu. Horretarako ondokoa begiratu behar duzu:
— Potentzia analisirako:
Hauek dira banatzaile garrantzitsuenen helbideak, zurea aukeratu, bertan erregistratu eta zure kontsumoaren datuak lortu ahalko dituzu.
- i-DE: https://www.i-de.es/consumidores/web/guest/login
- E-DISTRIBUCIÓN: https://zonaprivada.edistribucion.com/areaprivada/s/login/
- UFD: https://areaprivada.ufd.es/ovde-web/
- EREDES: https://misconsumos.eredesdistribucion.es/
- VIESGO DISTRIBUCIÓN: https://www.viesgodistribucion.com/acceso
— Kontsumo analisirako: Ordutegi bereizketa duen tarifa.