Goiener S. Coop.-ek 2022ko martxoaren 9ko Errektore Kontseiluaren onarpenarekin bat eta legezko araua zein estatutuak betez, 2022ko martxoaren 22an, 17:00etan lehen deialdian, 17:30ean bigarrenean eta 18:00etan hirugarrenean, egingo den Aparteko Batzar Orokorrera dei egiten dizue bazkideei. Batzarra Goiekin (Ordizian) egingo da eta telematikoki ere jarraitu eta bozkatu ahal izango da.
Argindarraren handizkako merkatuan inoiz ezagutu gabeko igoerak tentsioa eragin du GOIENER, S.COOP.-en diruzaintzan, eta epe oso laburrean merkaturatze-jarduera etetea eragin dezake. Hori dela eta, egoera kritikoan gaude, eta aurrera jarraitzeko nahitaezkoa izango da ez-ohiko neurriak hartzea.
Gai zerrenda:
- Agurra.
- Egoeraren irakurketa.
- Kapitalari ekarpena.
- Etorkizuneko fakturagatik igorpenak.
- Abala emandako kontsumitzaileen egoera.
- Coop57ra atxikimendua.
- Asociación de Comercializadores de Energía Eléctrica (ACENEL) elkartera atxikimendua.
- Galde-erantzunak.
Batzarreko dokumentazioa, batzarra jarraitu eta bozkatzeko beharrezko guztia web-orri honetan dituzu: APARTEKO BATZAR OROKORRA 2022. Mesedez, irakurri arretaz.
Batzarrean parte hartu nahi baduzue, mesedez, bete izena emateko inprimakia (martxoaren 21eko 15:00ak baino lehen).
Informazioa Goienerren bulegoetan ere egongo da eskuragarri eta harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili ditzakezue.