Goienerrek, merkatuko agente gisa, ordezkaritza zerbitzuak eskaintzen dizkie energia berriztagarrien ekoizleei. Bete galdetegi hau eta harremanetan jarriko gara zurekin.
Merkatuan ordezkatzen ditugun instalazio motak:
- Fotovoltaikoa.
- Hidraulikoa.
- Biogasa.
Ordezkaritza-zerbitzuaren barruan honako hauek eskaintzen ditugu:
- Merkatuaren (OMIE) eta sistemaren (REE) operadoreen zein Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) aurreko kudeaketa tekniko eta administratiboa.
- Eguneroko merkatuen kudeaketa operatiboa, instalazio bakoitzean hitzartutako energia programazioa Merkatu Operadoreari jakinarazi.
- Kudeaketa administratiboa, dagozkion likidazioak egiteko beharrezko fakturak egin eta bideratuz.
- Ekoizpen aurreikuspenen kalkulua eta jarraipena.
- Arreta pertsonalizatua eta aholkularitza teknikoa.
Ordezkaritza zerbitzuez gain, energia salerosketa akordioak (PPAk) ere eskaintzen ditugu, baita hauen kontratuaren kudeaketan laguntza ere, ekoizle bakoitzaren beharretara egokituta.
Bestalde, autokontsumoan soilik interesaturik bazaude, ez duzu merkatuko ordezkari baten beharrik. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure autokontsumoari buruzko webgunea.
Hauek dira ordezkaritza zerbitzua eskaintzen diegun sorkuntza instalazioak:
Merkatuko agente gisa, ordezkaritza zerbitzuak eskatu nahi badituzu edo gaiaren inguruan zalantzaren bat baduzu,






















































