-
Gazteak, inkonformistak eta garagardo kultura berriaren maitaleak gara. Euskal garagardo naturalaren zapore eta usain berriak zabaltzeko asmoz arraun egiten dugu. Itsasoak metafora polita eskaintzen digu, bere olatuen indarra, bere freskotasuna eta milaka urteko izaeragatik. Gure historiaren, gastronomiaren eta kirolaren parte da. Taldea zazpi bazkidek eta zortzi langilek osatzen dugu. Gizartearekin eta ingurumenarekin konprometitutako kooperatiba bateko kide gara. Gure garagardoak gertuko Irakurri gehiago...
-
Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da Reciclanet, ekipamendu informatikoak software librearekin birgaitzea du helburu, eten digitala jasateko arriskuan dauden kolektiboek eta, oro har, herritarrek erabil ditzaten. reciclanetmungia@gmail.com Twitter Instagram Facebook Irakurri gehiago...
-
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara, Donostiako Egia auzoan. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea gara. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko! info@teilafabrika.eus 689.659.777 Facebook Twitter Instagram Irakurri gehiago...
-
Talaios eraldaketa sozialerako bizi proiektu kooperatiboa da. Teknologia libreak garatuz, horietan formatuz eta aholkatuz, eraldaketarako tresna eta prozesuak jendartearen eskura jartzen dituena. Ekonomia zein teknologia eraldatzaileetan bidelaguna. Irakurri gehiago...
-
Usurbilen kookaturiko marketin digitaleko aholkularitza eta garapena eskaintzen duen kooperatiba gara (web guneen diseinua, sare sozialen estrategiak, diseinu grafikoa, formazioa, multimedia…). Olatukoop sareko bazkide. Irakurri gehiago...
-
Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, kontsumitzaile, enpresa, elkarte eta erakunde publikoak biltzen dituena, inguruko ekonomia dinamizatu eta indartzeko. Irakurri gehiago...































































