Zirika Zirkus 2003an sortu zuten Luis Lainez Toboadak (Boli) eta Ainhoa Juaniz Ezpeletak. Orduan biak Zirku Eskolan formatzen ari ziren, eta Fábrica de Sueños zirku-konpainiako kide ziren, Madrilen. Gero Iruñera joan ziren, eta bertan konpainia sendotu egin zuten. Geroztik Zirika Zirkusek dozena erdi bat ikuskizun estreinatu ditu, eta horietan zirkuko beste artista batzuekin aritu dira elkarlanean: Maribel Martinez, Txetxu Collado, Irakurri gehiago...
Gure lana ekoturismo eta ingurune hezkuntza jarduerak eskaintzean datza; hain zuzen ere, interpretazio ibilbideak, ingurune hezkuntza arloko tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditugu. Horrez gain, baso-hegaztiak behatzeko eta argazkiak ateratzeko behaleku bat ere badugu. Fauna basatiaren jarraipenerako zentsoak egiten ditugu, espezieen kontserbaziora zuzendurik. Hegaztiak behatzeko behatokia Izkiko mendietan dago, Trebiñu eta Arabako Mendialde artean, alegia, hegazti eta fauna ikuspegitik oso gune Irakurri gehiago...
Proiektu honekin musika eskolaren kontzeptu tradizionalari bira bat eman nahi diogu eta sormenaren ikuspegiari garrantzi handiagoa eman. Gozamena nagusi den eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako ikaskuntza sustatzen duen irakaskuntza-metodoa eskaintzen dugu, musika osatzen duten beste hainbat arte landuz ere. Irakurri gehiago...
Bizkaiko Natur Zientzien Museo bakarra. Mundu guztiko 1500 ale baino gehiago ikusteko aukera, fosil, mineral, ugaztun eta beste arlo gehiagokoak. Irakurri gehiago...