BULEGOAK ITXITA: Goienerrek bat egingo du AZAROAK 11ko Greba Orokorrarekin. Gure bulegoak itxita egongo dira. Jarraitu pauso hauek larrialdiren bat baduzu.
Udalbiltzak izaera juridiko publikoa duen euskal erakunde nazionala da. Partzuergoa da, eta finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau. Euskal Herria burujabe bat eraikitzeko bidean, Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusiak. Irakurri gehiago...
Sakana eskualdeko ekosistema kolaboratibo-komunitarioaren baitan eta berau elikatuz, eskualdearen garapen iraunkorra helburu duten proiektuak identifikatu, sustatu, dinamizatu eta kudeatzea da Sakanako Garapen Agentziaren xedea. Irakurri gehiago...
Master honek gizartearen behar jakin bati erantzuten dio: hots, gizarte eta ekonomia aldaketarako profesionalak eta agenteak trebatzea, balio etiko eta solidarioekin lan egingo dutenak organismo eta erakundeetan. Irakurri gehiago...