Europako edo eskualde arteko ikerketa- edota berrikuntza-proiektuetan parte hartzea aukera, erronka eta abentura da aldi berean. Baina zergatik egiten dugu?
Goienerren egiten ditugunak baino askoz gauza gehiago egiteko gogoa dugu. Gure lantaldeetan eta bestelako sortze-organo batzuetan ideia eta iradokizun ugari biltzen dira, eta horietako batzuk gure plan estrategikoaren parte bilakatzen dira, hala nola zentral hidroelektrikoak berreskuratzea, pobrezia energetikoaren aurkako borroka eta mugikortasun iraunkorrerako interbideak eskaintzea. Zerrenda honetan, ditugun baliabideekin (pertsonak eta finantza-baliabideak) landu ditzakegunak baino askoz ideia gehiago daude. Horregatik, Europako Batzordeak edo bestelako erakunde batzuek (tokikoek, eskualdekoek, estatalek) ematen dituzten laguntza ekonomikoek sostengu handia eskaintzen digute proiektuak aurrera ateratzeko. Lehia handia dagoenez, zaila izaten da hauek lortzea, baina alde onak ere badituzte.
Finantzatutako Proiektu Europar bat lortzeak Goienerrentzako dituen ondorioak:
- Epe ertain-luzeko esparru batean lan egitea (normalean 3 urte), zerbitzu berri bat garatu eta egituratzeko
- Zerbitzu eta negozio-eredu berrien garapenean eta esperimentazioan arrisku-finantzarioa murriztea
- Bazkide langile berri bat kontratatu ahal izatea
- Indarrak batzea antzekoak zaizkigun eragileekin edo beste batzuekin, batzuk askoz esperientzia, ezagutza (praktikoa edo teorikoa) edota baliabide gehiagorekin (laborategiak, ekipoak…)
- Garapen plan zorrotz eta ondo egituratu bat gauzatzeko konpromisoa hartzea
- Beste batzuekin harremanak sendotzeko ateak irekitzen dituen onarpena izatea: RESCOOPak eta REScoop.eu federazioa, administrazio publikoak, gure interesekin bat egiten duten taldeak…
- Tokiko eta nazioarteko prentsaren arreta bereganatzea ezagutza publikoa handituz
- Europako eta eskualdeko politiketan eragitea, ekitaldien eta posizio-dokumentuen bidez.
Laburbilduz, proiektu horietan parte hartzeari esker, bakarrik lortu genezakeena baino urrunago irits gaitezke.
Jarraian, parte hartzen dugun proiektuei buruzko zertzelada txiki batzuk emango ditugu. Lehenik eta behin, helburu orokorrak deskribatuko ditugu, eta, ondoren, Goienerren helburu eta zeregin berezietan jarriko dugu arreta. Amaitzeko, proiektuek nola eragin diezaieketen gure bazkideei aztertuko dugu. Halaber, informazio gehiago lortzeko, jarraipena egiteko, komunikatzeko edo, kasuaren arabera, proiektuan bertan parte hartzeko moduak zerrendatuko ditugu. Espero dut guretzako bezain erakargarriak izatea zuentzat gure Proiektu Europarrak.
Jaso agur bero bat,
Chris Merveille, Proiektu Europarren Koordinatzailea
Proiektu bakoitza independentea bada ere, garapen komuneko eta egituratutako estrategia bat partekatzen dute. Irudiak proiektuen arteko loturak erakusten ditu eta lantzen dituzten alderdi komunak nabarmendu.
Prozesuan
Amaituak
Albisteak:
- Hala Bedi: “ACCE-k energia komunitateen proiektuetarako finantziazioa erraztea du helburu” (2024-04-17)
- Bigarren atala entzungai ACCE proiektuaren podcast-ean (2024-02-23)
- Arabako basoetako hondakinek 540 etxebizitza eta eraikin publiko berotzen dituzte (2024-02-05)
- WHY proiektuak energia-politiken arduradunentzako gomendioak argitaratu ditu (2024-02-01)
- Ezagutu nahi ACCEren erronka nagusiak? Ez galdu aurkezpen bideoa (2023-12-11)