
Iraupena: 2020/11/11 – 2023/10/30
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 952930
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Pablo Castells
Deskribapena eta helburuak
Europan bioenergia komunitarioaren erabilera hedatzeko baldintzak eta tresnak
Bioenergia energia-iturri berriztagarri ugarietako bat da, gero eta energia gehiago eskatzen baita. Material organiko bizietatik eratorria, elektrizitatea, beroa, erregaiak eta beste hainbat produktu ekoizteko erabil daitekeen energia-iturri berriztagarri bat da. Hala ere, beste energia-iturri berriztagarri batzuekin alderatuta, bioenergiak garapen-erritmo motelagoa du energia deszentralizatuaren ekoizpenean, zein eredu erabakigarria izango baita Europar Batasuneko trantsizio energetikoaren etorkizunean. Europako BECoop funtsekin finantzatutako proiektu honen helburua da Europa osoan bioenergia-teknologien ezarpena sustatzea, zabal eta sendo sustatzea ere, komunitateko bioenergiak azpian duen merkatu-potentziala askatu ahal izateko baldintzak eta laguntza-tresnak ematen baititu. Gainera, proiektuaren bidez bioenergiaren nazioarteko komunitatearekin harremanak sortu nahi dira, bai eta elkarte berriak sustatu ere.
Goienerren rola
Goienerren badakigu etxeko energia-kontsumo handiena etxea berotzeko izaten dela.Badakigu energia elektrikoa merkaturatzea besterik ez egiteak zaildu egiten duela berokuntzaren eskaria deskarbonizatzea, berokuntzarako energia gehienbat energia termiko berriztaezinean oinarritzen delako.Sektore horretan iturri berriztagarrien presentzia handitze aldera, Europa iparraldeko energia berriztagarrietan oinarritutako beste energia-kooperatiba batzuk (RESCoops) lanean hasi dira aztarna ekologiko txikiagoa duten berokuntza-aukerak eskaintzeko, adibidez bioerregaiak.
Proiektu honetan, Goienerrek CIRCEren euskarri teknikoarekin batera hartzen du parte, energia-iturri berriztagarrien bidezko eta girotze-eskaintzarik gabeko RESCoop baten kasu pilotu gisa, eta zerbitzu hori bere energia-eskaintzen zorroan txertatu nahi du. Horretarako, proiektuaren lehen hilabeteetan, alde interesdun guztiek parte hartzeko esparru bat eskainiko dugu, topaketa, prestakuntza-saio eta inkesten bidez. Horrela, bioerregaiak energia-baliabide berriztagarri gisa erabiltzeak ekar ditzakeen kezka eta/edo oztopo nagusiak jasoko ditugu.
Lankidetza horrek biomasa solidoaren (adibidez, pelleta) edo biometanoaren (nekazaritza-hondakinen, hondakin-uren lohien, etxeko zein industriako hondakin organikoen, eta abarren deskonposiziotik datozen gasak) bidez berokuntzako zerbitzu energetikoetan oinarritutako negozio-lerro berri baten oinarriak finka ditzake, berokuntza-sistema indibidualak nahiz komunitarioak hornitu ahal izateko, baita jatorri berriztagarriko gas bidez beroa eta hiri-gasa banatzeko sareak ere. Hartara, aukera deszentralizatu eta komunitarioak sustatzen dira, zein funtsezkoak baitira eredu bidezkoago eta ingurumena errespetatzen duen baterako trantsizioan. Erregai berriztagarri eta hurbileko bat (0 km) sustatzeak tokiko energia-mendekotasuna murriztuko du (gas naturalaren inportazioa gutxituko baita), bai eta berotegi-efektuko gasen emisioak ere. Gainera, beren izaera deszentralizatuaren eta eskualde-inbertsioen egituraren ondorioz, bioenergien instalazioek ekarpen erabakigarria egin diezaiokete landa-eremuen garapen iraungarriari, eta diru-sarrerak izateko aukera berriak eskain diezazkiekete nekazariei.
Deskarbonizazio-erronka honetan, bazkide kontsumitzaile guztien iritzia izan nahi dugu; horretarako, inkestak egingo ditugu, neurtu edo piztu nahian bioenergien ezarpen-mailari eta gaur egun eskura dauden berokuntza-sistema motei buruzko interesa, prozesuan hondakinen balioespen energetikoa egiteko aukerak, eta, oro har, kooperatibaren barruan energia-teknologia horri buruzko pertzepzioak. Interesa duten aldeei begira, jardunaldiak antolatuko ditugu bazkideen artean zein kooperatibatik kanpo, eta harremanetan jarriko gara bioenergien balio-kateko eragileekin (adib.: biomasa bioerregai gisa balioztatzeko aukeren bila dauden pertsona zein erakundeak).
Dokumentuak
Bideoak
Albisteak
Proiektu honi buruz gehiago jakin edo informazioa jaso nahi baduzu, bisita ezazu proiektuaren web-orria, jarraitu Twitter, Facebook edo LinkedInen, edo eman zure izena proiektuaren hiruhileko buletinean. Horrela, proiektu honi buruzko informazio interesgarri gehiago iritsiko zaizu (ingelesez). Edonola ere, gure ohiko buletinean proiektuaren aurrerapenei eta emaitzei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 891943 zk.ko finantzaketa-akordioaren pean.

