Iraupena: 2025/03/15 – 2028/10/31
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 101136211
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Chris Merveille eta Oier Etxebarria
Deskribapena eta helburuak
REFORMERSek frogatu nahi du oso garatuta dauden hiri eta hauen inguruko eskualdeak erabat karbonogabetu daitezkeela tokian-tokian, horniduraren segurtasuna eta lehiakortasun ekonomikoa galdu gabe. Erronka konplexu horrek, eta hedaduraz trantsizio energetiko osoak, berrikuntza sistemikoa eskatzen du. Alkmaar eskualdean egindakoa oinarri hartuta, REFORMERS proiektuak burujabetza energetikoa sustatuko du Tolosaldeko eskualdean eta beste 5 eskualdetan, erreplikazio bailara deiturikoetan.
Erreplikazio eskualdeak hauek dira:
- Tolosaldea
- Delft Region, Netherlands
- Region of DDS, Province of East Flanders, Belgium
- Murau district, Austria
- Greater Poland Energy Valley
- Western Macedonia (WM), Greece
Goienerren rola
Tolosaldeako energia baliabideak eta beharrak kontutan harturik, proiektu interesgarrienak identifikatu eta aurrera eramateko estrategiak landu ondoren, bertako eragileekin aurrera eramango dira. Goienerrek Orexako Energia Komunitatearekin eta Tolomendi Landa Garapena Elkartearekin batera lan egingo du helburu hori lortzeko.
Aurrerago, eratze bidean dagoen Tolosaldeko Energia Komunitateentzat zerbitzu emaile eta proiektu garatzaile izango den kooperatibarekin ere bai.
Estekak
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte Europa ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 101136211 zk.ko finantzaketa-akordioaren pean.


































































