Iraupena: 2025/06/01 – 2028/05/31
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 101214301
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Ander Ayala
Deskribapena eta helburuak
Proiektu honen helburua Europako energia-kooperatiba hiritarrek etxebizitzen berrikuntzan duten papera hobetzea da, Leihatila Bakarra (One-Stop Shop, OSS) motako zerbitzuak indartuz EBko bost herrialdetako bost kooperatiba liderretan. Hiru erronka nagusi ditu:
1. Eraikuntza-enpresekin lankidetza hobea
Gaur egungo OSS askok akordio ahulak dituzte eraikuntza-enpresekin, eta horrek komunikazio-arazoak, erantzunen moteltasuna eta lanen kalitate falta sortzen ditu. Proiektuak lankidetza-eredu berriak garatuko ditu, kooperatibek, erakunde pribatu gisa, harreman eraginkorragoak izan ditzaten independentzia galdu gabe.
Ahalegin horren buru PEOPLE POWERED RETROFIT izango da, Erresuma Batuan eta Irlandan lan egiten duen Kooperatiba, etxebizitzak berritzen esperientzia handia duena.
2. Auzo-eskalako ikuspegia
OSS gehienek etxebizitzaz etxebizitza lan egiten dute, eta hori motela eta garestia da. Proiektu honek auzo mailako interbentzioak inplementatuko ditu, eskala-ekonomiak aprobetxatuz eta parte-hartze komunitarioa bultzatuz, kooperatibek duten lokarri sendoan oinarrituz.
Ikuspegi horren buru ENERGENT izango da, Gante hiriko energia-kooperatiba, zeinak 2016az geroztik dihardu etxebizitzak zaharberritzen.
3. Epe luzerako berritze-planak
Gaur egun, OSS askok hasierako aholkularitza bakarrik eskaintzen dute, berritze-plan osorik gabe. Horren ondorioz, jabeak normalean gelditu egiten dira hobekuntza gutxi batzuen ondoren. Arazoa konpontzeko, Eraikinen Berrikuntza Pasaportea (Building Renovation Passport, BRP) sartuko da, jabea etapa guztietan etxebizitza jasangarri baterantz gidatzen duen tresna.
LES 7 VENTS du buru, testuinguru nazionaletara egokitu beharko den BRP proposamen bat duen kooperatiba frantziarra.
GOIENER eta COOPÉRNICO kooperatiba portugaldarra jarraitzaile gisa arituko dira, beste kooperatiben esperientzia ikasiz eta tokiko testuingurura egokituz. Proiektua Snap aholkularitza portugaldarrak koordinatzen du.
Goienerren rola
RenoCoop-i esker, Goienerrek ezagutza berriak bereganatuko ditu eta proiektuaren hiru eremuak garatuko ditu, etxebizitza eta hirugarren sektoreko eraikinen birgaitze energetikorako BiBiZi laguntza-zerbitzua indartzeko.
Garapenaren barruan, proposatutako metodologiak pilotu batekin testatuko dira Goienerren talde teknikoaren laguntzaz baliatuta.
Parte hartu nahi duzu?
Zure energia-komunitateak edo auzoak RenoCoop proiektuan pilotu gisa parte hartzea interesatzen bazaizu, edo birgaitze-sektorean lan egiten baduzu eta lankidetzan aritu gaitezkeela uste baduzu, idatzi helbide honetara: bibizi@goiener.com


































































