Iraupena: 2024/09/1 – 2027/10/31
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 101167212
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Chris Merveille
Harremanetarako: bibizi@goiener.com
Deskribapena eta helburuak
RENPOWERek etxebizitzen jabe pribatuak ahaldundu eta lagundu nahi ditu, haien etxeen energia-errendimendua eta erosotasuna hobetzeko. Horretarako, birgaitze-zerbitzu integralak eskaintzen ditu, herritarren ekimeneko leihatila bakarren bidez.
Hori lortzeko, proiektuak leihatila bakarreko ereduak garatuko ditu, etxebizitzen birgaitze energetikoa bizkortzeko eta pobrezia energetikoa arintzen laguntzeko, Espainian eta Irlandan aitzindari diren bi kooperatiben arteko ezagutza-trukea sustatuz jabeentzako trantsizio energetiko bidezkoa bermatuz.
Ecovision erakunde irlandarra aitzindaria da herritarren ekimeneko birgaitze-lanetan, eta hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du. Bere zerbitzuen eremu geografikoa zabalduko du, eta, aldi berean, pobrezia energetikoa arintzeko estrategiak txertatuko ditu, jarrera-aldaketaren eta eskala handiko irtenbideen bidez.
UIPIk (Jabeen Nazioarteko Batasunak) Erreplikazio Kit bat garatuko du, EBko beste eskualde batzuei gure eredua hartzea ahalbidetuko diena, trantsizio energetiko garbia bultzatuz.
Goienerren rola
RENPOWERi esker, Goienerrek BiBiZi zerbitzua garatuko du, bizitegi-eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikinen birgaitze energetikorako. Hainbat bizilagun-komunitateri lagunduko diegu beren etxebizitzak berritzeko zerbitzuaren pilotu gisa. Laguntza horri esker, zerbitzua definitzen eta garatzen joango gara, eta, proiektua amaitzean, Goienerrek leihatila bakarreko zerbitzua izango du bazkideentzat, erabat komertziala, horretarako trebatutako talde tekniko batekin.
Eskainitako laguntza horretan sartzen dira datuak hartzeko lehen fasea, auditoretza eta errehabilitaziorako ibilbide-orria. Eta bigarren fasean, obraren jarraipena eta laguntza egiten da.
Era berean, RENPOWER proiektuari esker, Energia Aurrezpen Ziurtagiriak (EAZ) zabalduko dugu, laguntza horien bidez gure bazkideek energia-eraginkortasunean egiten dituzten esku-hartzeak bultzatzeko.
Parte hartu nahi duzu?
Zure jabe-komunitateak RENPOWER proiektuan pilotu gisa parte hartzea nahi baduzu edo birgaitze-sektorean lan egiten baduzu eta lagundu dezakegula uste baduzu, idatzi helbide honetara: bibizi@goiener.com
Dokumentuak
Albisteak
Estekak
Gehiago jakin nahi baduzu edo proiektu honi buruz informatuta egon nahi baduzu, bisitatu web orria. página web.
Europako Batasuneko LIFE programak finantzatzen du proiektua, ingurumenari eta klimaren aldeko ekintzari buruzkoa.


































































