Iraupena: 2022/07/01 – 2025/06/30
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 101069639
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Eider Iribar Solaberrieta
Deskribapena eta helburuak
Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiriak kalkulatzeko metodologia berriak (EPC)
SmartLivingEPCk ziurtagiri berri bat garatu du, tresna digitalizatuak erabiltzen dituena eta BIM ereduetatik kalkuluak egiteko behar den informazioa jasotzen duena. Ziurtagiri digital berri honek kalifikazio-eskala berri bat proposatzen du, eraikinaren eraikuntza-ezaugarrietan ez ezik (asset metodologia), eraikinaren eragiketa errealean ere oinarritua (eragiketa-metodologia). Proiektu honen emaitzak oinarri izango dira Europako arauak garatzeko. Era berean, proposatutako ziurtagiriaren kontzeptu berriak auzo-eskalako ziurtagiri energetikoa barne hartzen du.
Ziurtagiri berritzaile hau garatzeko, Leitza (Nafarroa) izan da komunitate pilotua, auzo-eskalan, erabilera ezberdinetako eraikinak baliatuz: etxebizitza pribatuak, denda txikiak eta eraikin publikoak, hala nola eskola bat, kirol-zentro bat eta udala. Proiektuan zehar, energia-kontsumoak, energia elektrikoaren ekoizpena eta konfort termikoa neurtzen duten aldagaiak monitorizatu dira. Horretarako, datuak neurtzeko eta biltzeko sistema berritzaile bat egin da, eta horrek erakutsi du zailtasunak daudela proiektuan proposatutako metodologiak ingurune erreal batean aplikatzeko.
Proiektuaren emaitzek baliagarriak izango dira gure etxebizitzen energia-ziurtagiri berriak arautzeko, Europako Batzordeak energia-ziurtagiriaren esparruan finantzatutako gainerako proiektuen emaitzekin batera.
Goienerrek energia-kontsumoa murriztearen aldeko apustu irmoarekin jarraitzen du, eta Eraginkortasun Energetikoa eta Birgaitzea gai estrategikoak dira guretzat. RENPOWER, RenoCOOP eta RenoVisor proiektuek etxebizitza birgaitzea helburu duen BiBiZi gure zerbitzua garatzen lagunduko digute
Goienerren rola
Goienerren oinarrizko printzipioa da herritarrek energia-kontsumoaren eta sorkuntzaren gaineko kontrola berreskuratzea eta oinarrizko ondasun horren garrantziaz jabetzea. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da eraikinetako erabiltzaileek jasotzen duten informazioa. Eta EPCa da, gaur egun, EBko eraikinetako energiari buruzko informazio-iturri nagusia. Hala ere, ikerketen arabera, herritarren artean mesfidantza nabarmena dago tresna horren erabilgarritasunari dagokionez. Ildo horretatik, EPCak hobetzeko ekarpena egin nahi du Goienerrek proiektu honetan, eraikinen benetako portaerara gehiago lerrokatuz eta ulergarriago bihurtuz. Horrela, eraikinetako energiari buruzko ezagutza gehiago zabaltzea eta herritarrak ahalduntzea lortuko dugu, denon artean erabakiak hartu ahal izateko eta eraikinak deskarbonizatzeko bidean azaltzen zaizkigun erronkei aurre egiteko gai izan gaitezen.
Une honetan, EBK-k sustatzea da Goienerren ildo estrategikoetako bat. Kooperatibak sortzen eta energia-komunitateen lehen proiektuak martxan jartzen laguntzen ari gara. Tresnak, aholkularitza eta baliabideak eskaintzen ditugu, kooperatibako kide bakoitza bere ingurunea eta bizitza hobetzeko protagonista aktiboa izan dadin prozesu osoan zehar. Ildo horretatik, SmartLivingEPC proiektuarekin lotura estrategiko argia dago; izan ere, proiektuaren helburuetako bat da auzo mailako EPC eredu bat sortzea, energia-komunitate baten prestazioak jasoko dituena. Beraz, proiektu honen bidez, energia-komunitateek eskaintzen dituzten abantailak eta laguntza azpimarratu eta ikusi nahi ditugu, kontsumoari, iraunkortasunari eta bizi-kalitateari dagokienez.
Aurreko atalean azaldu den bezala, Proiektu honetan, Leitzako Udalaren laguntzarekin parte hartzen du Goienerrek; azterketara ekarpena egingo du hainbat erabileratako eraikin multzo bat duen energia-komunitate baten datu esperimentalekin. Leitzan izandako esperientzia elkarbanatuko dugu beste bazkideekin eta beste kasu pilotoetatik ikasiko dugu, gaiaren inguruan dugun ezagutza zabalduz. Gainera, proiektuan parte hartzearen ondorioz, espero da Leitzan komunitateak zuzendutako beste birgaitze jarduera batzuk abian jartzea.
SmartLivingEPC proiektuan parte hartzeak zerbitzu-lerro berri baten oinarriak ezar ditzake, gai estrategikoekin, hala nola energia-eraginkortasunarekin eta birgaitzearekin, lerrokatuta egon daitezkeenak. Funtsezkoa izan daiteke eraikinen birgaitze-prozesuarekin eta energia-laguntzarekin lotutako zerbitzuak garatzeko SmartLivingEPC proiektuaren testuinguruan lortutako ezagutza, eraikinen/auzoaren/komunitatearen energia- ebaluazioari eta birgaitze -jarduerak bultzatzeko.
Albisteak
Gaiaren inguruan ekarpenik egin dezakezula uste baduzu, zure iritzi eta ideiak beti izango dira ongietorriak hurrengo helbide honetan: jakinarazpenak@goiener.com.
Proiektu honi buruz gehiago jakin edo informazioa jaso nahi baduzu, bisita ezazu proiektuaren web-orria, jarraitu Youtube, Twitter edo LinkedInen, edo eman zure izena proiektuaren buletinean. Horrela, proiektu honi eta antzeko beste batzuei buruzko informazio interesgarri gehiago iritsiko zaizu (ingelesez). Hala ere, gure ohiko buletinean proiektuaren aurrerapenei eta emaitzei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 101069639 zk.ko finantzaketa-akordioaren pean.



































































