LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
— LANPOSTUA:
Proiektuen teknikaria.
— ESKAINITAKO POSTU KOPURUA:
1 (bat).
— FUNTZIOAK:
Bulego teknikoa eta obra zuzedaritza.
— MAILA:
Teknikaria.
— KONTRATU MOTA:
Ordezkapen kontratua (12-18 hilabeteko probaldia).
— GAINBEGIRALEA:
Sorkuntzako bulego teknikoa.
— KOKALEKUA:
Gipuzkoa eta Araba.
— LAN-EGUTEGIA eta LAN-BALDINTZAK:
Barne Araudiaren arabera.
— ORDAINSARIAK:
Barne Araudiaren arabera (III. eranskina), C talde profesionala: Gordina probaldian = 34.368,60 €/urte.
LANPOSTUAREN XEHETASUNAK
— PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Ingeniaritza gradua.
— ESPERIENTZIA (Formazioa baina garrantzitsuagoa):
- Erantzukizunekin, zehaztapenekin, funtzioekin eta eskatutako gaitasunekin zerikusia duten lanpostuetan esperientzia izatea.
- Sektore elektrikoan eta energia berriztagarrietan esperientzia izatea.
- Obra Zuzendaritzako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko esperientzia.
- Gaitasun komertzialen balorazioa.
— HIZKUNTZEN EZAGUERA:
- Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 balioetsiko da).
- Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea balioetsiko da.
— TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA:
- MS OFFICE – Excel aurreratua
- AUTOCAD
- INTERNET – Posta elektronikoa
- Cloud (Drive, Dropbox, Doodle).
- Kudeaketarako berariazkoak (CRM edo parekoak).
- Energia berriztagarriak diseinatzeko tresnei buruzko ezagutzak baloratuko dira.
— GAITASUNAK:
- Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan azaltzen jakitea…).
- Harremanetarako eta traturako erraztasuna.
- Soziabilitatea eta lan-taldean aritzeko gaitasuna.
- Ikuspegi globalerako gaitasuna.
- Ekintzailetasuna, antolakuntza, erabakitze-gaitasuna eta proaktibitatea.
— BESTE ZEHAZTAPEN BATZUK:
- Gidabaimena – Norberaren ibilgailua.
- Mugikortasun maila handia.
- Goiener proiektu sozialarekin eta kooperatibo baloreekin konpromiso eta inplikazio handia.
- Eredu energetikoan aldaketa bidezkoa lortzen laguntzeko motibazioa.
- Energia berriztagarriei, energia-eraginkortasunari eta autokontsumoari buruzko ezagutza.
— LANPOSTUAREN FUNTZIOAK:
- Goiener Taldeak jasotako proposamenen sorkuntza-proiektu tekniko eta ekonomikoen bideragarritasuna aztertzea.
- Energia berriztagarriak sortzeko instalazio berriak diseinatzea.
- Horiek sortzeko eta horien jarraipena egiteko proiektuak instalatu eta abian jartzea.
- Aurrekontu-eskaerak kudeatzea, eskaintzak prestatzea, etorkizuneko bazkideei aurkeztea.
- Egindako eskaintzen jarraipena.























































