Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Proiektuen teknikaria.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat).
FUNTZIOAK
Bulego teknikoa eta obra zuzendaritza.
MAILA
Teknikoa.
GAINBEGIRALEA
Sorkuntza taldea.
HASIERA ETA KOKAPENA
Berehala hasteko > Kokapena: Arrasate / Gasteiz.
PROBALDIA
6-18 hilabete.
KONTRATU MOTA
Iraupen mugatuko lan-bazkidea.
PROBALDIAREN ONDOREN
Iraupen mugagabeko lan-bazkidea.
LAN-EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
ORDAINSARIAK
Barne araudiaren arabera (C taldea)
Gordina 1. urtea = 1.810,60 €/hilabeteko – Gordina 4. urtea = 2.715,92 €/hilabeteko.
LAN-BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Ingeniari teknikoa, FP2 edo parekoa.
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
Erantzukizunekin, zehaztapenekin, funtzioekin eta eskatutako gaitasunekin zerikusia duten lanpostuetan esperientzia izatea.
Sektore elektrikoan eta energia berriztagarrietan esperientzia izatea.
Obra Zuzendaritzako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko esperientzia.
Gaitasun komertzialen balorazioa
HIZKUNTZEN EZAGUERA
Euskara – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Gaztelera – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Ingelesez edo frantsesez jakitea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
MS OFFICE – Excel aurreratua
AUTOCAD
INTERNET – Posta elektronikoa
Energia berriztagarriak diseinatzeko tresnei buruzko ezagutzak baloratuko dira.
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
Cloud (Drive, Dropbox, Doodle).
Kudeaketarako berariazkoak (CRM edo parekoak).
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• GIDABAIMENA – NORBERAREN IBILGAILUA.
• MUGIKORTASUN MAILA HANDIA.
• Goienerren gobernantza-eredua ezagutzea (sakon bizitzeko konpromisoa).
• Lanpostuaren irismena lau lurraldetara.
• Energia berriztagarriei, energia-eraginkortasunari eta autokontsumoari buruzko ezagutza baloragarria.
GAITASUNAK
• Traturako erraztasuna, soziabilitatea.
• Ikuspegi globalerako gaitasuna.
• Ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
GARATU BEHARREKO FUNTZIOAK
• GOIENER TALDEAk jasotako proposamenen sorkuntza-proiektu tekniko eta ekonomikoen bideragarritasuna aztertzea.
• Energia berriztagarriak sortzeko instalazio berriak diseinatzea.
• Horiek sortzeko eta horien jarraipena egiteko proiektuak instalatu eta abian jartzea.
• Aurrekontu-eskaerak kudeatzea, eskaintzak prestatzea, etorkizuneko bazkideei aurkeztea.
• Egindako eskaintzen jarraipena.
• Barruko komunikazio-lana sendotzea, gainerako taldeekiko lotura estuan. Gardentasun handiagoaren alde lan egitea.