http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/02/06/sociedad/si-vas-a-cambiarte-por-dinero-no-vengas-hazlo-por-valores

joanes maiza @eu
Joanes Maiza Radio Euskadiko Más Que Palabras saioan [es]
Goienerreko egitasmo berriak Nafarroan, Planet Energyrekin batera
Iragan den urtarrilaren 14an, Goienerreko presidentea Joanes Maiza eta bere bazkideetako bat, Meghan Sapp («PlanetEnergy SL»koa) Imotzko Udaleko (Nafarroa) Garapenerako Batzordearekin bildu ziren.
Bilera horretan bailaran sorkuntza energetiko egitasmoak garatzeko asmoa eztabaidatu zen. Goienerrek parte hartu ahalko luke bere kooperatibaren bitartez, Nafarkoop. Bilera oso emankorra izan zen eta alde biek sinesten dute elkarlaguntzarako aukera handiak daudela. Bide berri honi hasiera emateko, hitzaldi publikoa antolatuko dugu Imotz, Basaburua eta Ultzamako bailaretan, Goiener, argindarraren faktura eta estatuko eredu energetikoari buruz
Inguruko bailaretako laborantzako hondakinak erabili daitezke Goinerreko bazkideentzat energia berriztagarria sortzeko, eta aldi berean, tokiko lanpostuak eta aberastasuna sortu, eta baita landa eremu iraunkorrak bultzatu.
Honi guztiari gehituko genioke Ultzama bailarako biogaseko egitasmoa berreskuratzeko aukera dagoela, hobarien gaineko murrizketengatik itxiarazteko zorian dagoena. Batzordea abian jarri da eta dagoeneko aztertzen ari da egungo proposamenak eta egitasmoaren abiaraztea.
Imotzeko Bailara da PlanetEnergyk aukeratutako ingurua, bere «Uharte Energetiko»ko probako-proiektua ezartzeko. Egitasmoa honek gainera udalaren babesa du hasiera-hasieratik. Adibidez, bordak berriro martxan jartzen sustatzeko, aukera badago eoliko txikiak hauetan kokatzeko, eta honen bitartez energía iturri honen bidez energía sortzen galarazten zuen haize-parke erraldoien kontrako tokiko araudia gaindituko da.
I-Ener eta Goiener arteko bilera
I-Ener eta Goiener arteko bilera (16:00-18:00). Lekua: CMHT-koek duten elkarte txikian, Hondarrabi-Hendaiako badiari begira, Larhun eta Aiako Harria pare-parean izanda.
- Jean Bessouet (I-ener)
- Iban Lizarralde (I-ener)
- Joanes Maiza (Goiener)
- Kepa Etxeburua (Goiener)

Egun grixa zen,… baina, bihotzak alai zeuden. Lagun arteko bilera bat zen. Lekua ere, aproposa…
Iban saltsa askotan sartuta dabilen injineru-entrepenaria, Jean, ere, “erretiratuta” izaki, entrepenari eta ezin geldirik egon daiteken horietakoa… Iratiko artzaiei ere bordak elektrifikatzen aritua,… betiko gure Joanes, eta Kepa.
Elkar ezagutza handitzearren eta, bien arteko ekimenez aritzeko egiten den bilera. Berehala hasi ginen hizketan, eta ea zeinek gehiago hitzegingo duen konpetentzia zegoela zirudien. A ze bilera dentsoa! Zenbat gauza dauden elkarren artean egiteko!
Han hitzegin zirenak laburbilduz:
- I-ener-eko berehalako proiektua (teilatuak dagoeneko identifikatuak, errentagarritasuna…)
- I-ener-eko barne antolakuntza eta funtzionamendua.
- Goiener-eko hurrengo pausoak.
- I-ener-en martxa eta Goiener-ek nola lagundu dezakeen bazkideak lortzen?
- Elkarrekin sortzen den proiektua nola E-kop era aurkezteko gauzatu (dagoeneko aurkeztuta!)
- Lanpostu berriak sortarazteko, elkar laguntzak eta dinamika berriak sortzen duen aukera.
- Eta noski, ondorengoak ekar dezakenari buruz ideia pillo bat azaldu ziren (Europar energia merkatu liberalizatu batek ekar dezakeena, Metering-ekin egin daitezkeen proiektu amankomunak…)
Ederrena, elkar ulertzeko dagoen erreztasuna. Primeran I-Ener! Zorionak eta animo!!
Onda Vascako La Tarde En Euskadi saioan erreportaia [es]
Energia kontsumo kooperatibei buruzko erreportaia Onda Vascako La Tarde En Euskadi saioan.
Reportaje sobre cooperativas energéticas en el programa La Tarde En Euskadi de Onda Vasca.
Etxalarreko hitzaldiaren kronika
Miren Olaetxeak, Etxalartik, GoiEnerreko Joanes Maizak han eman zuen hitzaldiaren inguruko kronika txiki bat bidaltzen digu:

Etxalarren, Goiener Koperatiba energetikoaren aurkezpena izan genuen San Valentin egunean.
Ain kontent nago han gertaturikoaz, kronika ttiki bat idaztea erabaki dudala!
Argazkian ikusten ahal duzuen bezala, jende piloa hurbildu zen eta hagitz interesatua zegoen gainera gaian.
Oligopoly 2 dokumentala ikusi eta gero, Joanes Maizak Goienerko aurkezpen eder bat egin zuen. Hau dena ongi ateratzeko, Kultur etxeko arduraduraren laguntza teknikoarekin kontatu genuen, bertzela ezin izango genukeen egin noski!
Erran bezala, Joanesek ongi aski azaldu zigun Goinerrek egin nahi duena eta balorazio bat egitekotan, han geunden gehienoi primerako ideia iruditu zitzaigula erranen nuke.
Eta hau ez da sentsazio hutsa! Galdera pila bat bota ziren, bai komerzializatzearen aldaketari buruz, endarlatsako zentralari buruz eta baita herriko bi hidroelektrika ttikieki buruz ere.
Joanes gaixoa! ia ito egin genuen denon artean!!
Aipatu beharra daukat, alkate jauna ere agertu zela, eta interesa ere agertu zuela, bertze partidu politikoko kide batzuk bezala.
Honek, hau antolatu genuen gazteoi, lan hildo berri bat irekitzear dagoela sumarazten digu eta hortan jarraituko dugu Herriko energia modelo berri bateruntz lanean.
Denon artean pausuak ematen, burujabetza energetikoruntz!!























































