I-Ener eta Goiener arteko bilera (16:00-18:00). Lekua: CMHT-koek duten elkarte txikian, Hondarrabi-Hendaiako badiari begira, Larhun eta Aiako Harria pare-parean izanda.
- Jean Bessouet (I-ener)
- Iban Lizarralde (I-ener)
- Joanes Maiza (Goiener)
- Kepa Etxeburua (Goiener)

Egun grixa zen,⦠baina, bihotzak alai zeuden. Lagun arteko bilera bat zen. Lekua ere, aproposaā¦
Iban saltsa askotan sartuta dabilen injineru-entrepenaria, Jean, ere, āerretiratutaā izaki, entrepenari eta ezin geldirik egon daiteken horietakoa⦠Iratiko artzaiei ere bordak elektrifikatzen aritua,⦠betiko gure Joanes, eta Kepa.
Elkar ezagutza handitzearren eta, bien arteko ekimenez aritzeko egiten den bilera. Berehala hasi ginen hizketan, eta ea zeinek gehiago hitzegingo duen konpetentzia zegoela zirudien. A ze bilera dentsoa! Zenbat gauza dauden elkarren artean egiteko!
Han hitzegin zirenak laburbilduz:
- I-ener-eko berehalako proiektua (teilatuak dagoeneko identifikatuak, errentagarritasuna…)
- I-ener-eko barne antolakuntza eta funtzionamendua.
- Goiener-eko hurrengo pausoak.
- I-ener-en martxa eta Goiener-ek nola lagundu dezakeen bazkideak lortzen?
- Elkarrekin sortzen den proiektua nola E-kop era aurkezteko gauzatu (dagoeneko aurkeztuta!)
- Lanpostu berriak sortarazteko, elkar laguntzak eta dinamika berriak sortzen duen aukera.
- Eta noski, ondorengoak ekar dezakenari buruz ideia pillo bat azaldu ziren (Europar energia merkatu liberalizatu batek ekar dezakeena, Metering-ekin egin daitezkeen proiektu amankomunakā¦)
Ederrena, elkar ulertzeko dagoen erreztasuna. Primeran I-Ener! Zorionak eta animo!!























































