Zer jakin behar dut tarifa aldaketari buruz?
- Legez ezarritako aldaketa bat da, CNMCren 3/2020 zirkularrak agindua.
- Argindar hornidura kontratu guztiei eragingo die, merkaturatzailea eta hornidura mota zein den ere.
- Aldaketa inolako kosturik gabe eta automatikoki gauzatuko da 2021eko ekainaren 1etik abenduaren 1era, kontsumitzaileek ezer egin beharrik gabe.
- Energia kontsumitzeko orduan denbora tarte berriak hartu beharko dira kontuan. Kontrataturiko potentziaren arabera (tarifa motaren arabera), denbora tarte desberdinak aplikatuko zaizkigu: 15kWera arteko kontratuetan 2.0TD tarifa aplikatuko da, 15kWetik gorakoetan 3.0TD, eta tentsio altuko horniduretan 6.XTD tarifak. Tarifa mota bakoitzak bere ordutegi propioa du.
- Potentzia desberdinak kontratatzeko aukera ere izanen da hornidura mota guztietan.
- Gakoak: tarifa sistema berriaren inguruko azalpen bideoa.
15 kWera arteko kontratuak (2.0TD tarifa)
POTENTZIA
Aldi berean kontsumitzeko ahalmena, hau da, batera zenbat gailu erabil ditzakezun.
kW unitateetan neurtzen da.
- Kontratatutako potentzia beti izango da ≤ 15 kW.
- Denbora tarte bakoitzerako nahi dugun potentzia kontratatu ahal izango dugu.
- Migrazioa egin ondoren, orain arteko potentzia izanen dugu Punta eta Sakonune periodoan (adibidez, 4,6 kWeko kontratu bat Punta zein Sakonune tartean 4,6 kW izatera pasako da).
- Fakturan aurrezteko, denbora tarte batean edo bestean kontrataturiko potentzia benetako beharrari egokitzen ahalegindu behar gara. Potentziak egokitzeko aholkua jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
ENERGIA
Denbora tarte jakin batean metatutako kontsumoa da.
kWh unitateetan neurtzen da.
- Astelehentik ostiralera denbora tarte bakoitzak
8 ordu izango ditu. - Urteko orduen %50etik gora sakonune tartean izango dira.
- Migrazioa egin ondoren, kontratu guztiei periodifikazio berria aplikatu zaie. Fakturan aurrezteko, kontsumoak denbora tarte merkera (Sakonunea) edo tartekora (Laua) mugitzen ahalegindu behar gara.
Informazio gehiago: tarifa elektriko berriak etxeko eta negozio txikietako kontratuetan.
15 kWetik gorako kontratuak (3.0TD tarifa)
Goi tentsioko horniduretarako, ikus 6.XTD tarifak.ENERGIA ETA POTENTZIARENDAKO DENBORA TARTE BERRIAK
Potentzia eta energia kontsumorako periodo berriak aplikatuko zaizkigu: orain arte 3 denbora tarte bagenituen, 6 izatera pasako gara (P1-P2-P3-P4-P5-P6). P1 sarbide-sari garestiena duen periodoa da, P6 berriz merkeena. Aplikatuko den denbora tartea, hilabetearen eta ordutegiaren araberakoa da:POTENTZIA
- Kontratatutako potentzietako bat behintzat 15kWetik gorakoa izan behar da.
- Denbora tarte bakoitzerako nahi dugun potentzia kontratatu ahal izango dugu, baina halabeharrez txikitik handira kontporatatzeko irizpidea bete behar da (Pn+1 ≥ Pn). Hau da: P2k P1en berdina edo handiagoa izan behar du, eta horrela P6 arte.
- Migrazioa egiterakoan, automatikoki ezarriko zaizkigu potentzia berriak: aurreko P1 = P1 tarifa berrian. Aurreko P2 = P2, P3, P4 eta P5. Aurreko P3 = P6 (kontrataturiko handiena izatera pasako litzake).
- Penalizazioak ekidin eta potentziaren terminoan aurrezteko, demanda errealari ahalik eta gehien egokitu behar zaio periodo desberdinetan kontrataturiko potentzia. Zuzeneko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
ENERGIA
- Orain arte 3 denbora tarte bagenituen, tarifa berriak indarrean sartzearekin 6 denbora tarte izanen ditugu (P1-P2-P3-P4-P5-P6). P1 sarbide-sari garestiena duen periodoa da, P6 berriz merkeena.
- Energiaren terminoan aurrezteko, kontsumoak denbora tarte garestienetatik (P1, P2…) merkeetara (P5, P6…) mugitzen ahalegindu behar gara.
- Energia merkeago izanen da asteburu eta jaiegunetan, eta astegunetan gaueko 00:00etatik 8:00etara. Ordutegi garestiena, berriz, astegunetan 9:00-14:00 eta 18:00-22:00 artekoa izanen da.
Zer egin dezaket nik? Nola eragingo dit arautegi berriak?
- Tarifa aldaketari dagokionez, kontsumitzaileok ez dugu ezer egin behar. Gure zonaldeko banatzaileak kontagailuan beharrezko moldaketa teknikoak eginen ditu, irakurketak arautegi berriari egokitzeko. Ondoren, Goienerrek bazkide bakoitzari bere kontratuen aldaketaren inguruko informazioa igorriko dio e-mailez.
- Oro har, kontsumitzaile gehienon potentziaren terminoa merketzea aurreikusi daiteke. Energiaren periodifikazio berriak berriz eragin oso desberdina izan dezake aktibitate motaren arabera. Adibidez, nekazal turismo baten kontsumoa gehien bat asteburutan ematen bada, energiaren termino merkeagoa espero dezake. Hirugarren sektorean aldiz, normatiba berriak energiaren terminoaren garestitzea ekar dezake.
- Epe ertainera, periodifikazio berriari dagozkion erregistroak ditugun heinean, Goienerrek kontratu guztien azterketa berezitua egingo du, bazkide bakoitzari egokitzapen aukera zehatzak eskeini ahal izateko. Bitartean zuzeneko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Araudiari buruz
2019ko uztailean, CNMC-k (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak) elektrizitatearen garraio eta banaketarako ordainsariak kalkulatzeko metodologia berri baten lehen proposamena argitaratu zuen (tarifa berriak). Idatzi horretan esaten zen 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko zirela indarrean, baina kontsulta eta alegazio aldien ondoren, atzeratuz joan zen. Azkenik, proposamen berria EAOn argitaratu zen, eta, beraz, ofizial egin zen, 2020ko urtarrilaren 15ean (urtarrilaren 15eko 3/2020 Zirkularra). Dokumentu berri horretan adierazten da tarifa berriak 2020ko azaroaren 1ean sartuko direla indarrean, baina, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, 2021eko apirilaren 1era atzeratu da indarrean sartzea (uztailaren 22ko 7/2020 Zirkularra). Otsailaren 25ean, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak 2021eko ekainaren 1era atzeratu du indarrean sartzea.Maiz egindako galderak
Aldaketa
Aldaketa automatiko hau, migrazioa, 2021eko ekainaren 1ean araudi berria sartu eta 6 hilabeteren bitartean egingo da. Kontsumitzaile bakoitzari abisu emango dizuegu zuen kontratuan aldaketa ematen denean.
Tarifa berrira aldaketa emateko ez da ezer egin behar, automatikoki emango da eta ez du kosturik izango.
Telegestionatutako kontagailua izanez gero, gehiengoaren kasua, kontagailua ez da aldatuko beharko. Banatzaileek kontagailuak tarifa berrietarako prestatuko dituzte telematikoki.
Energia
Tarifa berriko ordutegia ez dago kontsumitzaileok fakturan aurrezteko diseinatua. Hala ere, gutxiago ordainduko dugu ordu-bereizketa berria aprobetxatzen duten kontsumitzaileok, gure kontsumoak ordutegia merkeenera eramanez, ahal den neurrian puntako orduetan kontsumitzerik ez izateko.
Elektrifikazioan bultzatzeko diseinatua dago tarifa berria. Autokontsumitzaile fotovoltaikoek gutxiago ordainduko dute, beren termino finkoa murriztu egiten delako eta, oro har, energia gutxi eskatzen dutelako saretik.
Potentzia
Potentzia aldaketarik egin nahi ez bada, ez da potentzia berririk aukeratu behar. Aldaketa egiterakoan, aurretik kontratatua dagoen potentzia berdina mantenduko da potentzia tarte berrietan.
Etxeetan eta negozio txikietan, tarifa egitura aldaketa interesgarria izan daiteke termo elektrikoak, aerotermia programagarriak edo ibilgailu elektrikoen kargagailuak dituzten kontsumitzaileentzat: potentzia handiagoa kontratatu ahal izango dute, prezio txikiagoan, elektrizitatea gauez/asteburuetan erabiltzeko eta kontsumo horiek ordutegi merkeenean programatzeko.
15kWetik gorako horniduretan, kontrataturiko potentziak (6 periodoetakoak) behar zehatzen arabera egokitzea komeniko da.
Prezioa
Bai. Gure prezioak hemen ikus ditzakezu: www.goiener.com/eu/tarifak/
Fakturazioari dagokionez, kontsumitzaile gehienen potentzia terminoa merkeago izango dela aurreikusten da. Bestalde, energiaren terminoari dagokionez, periodifikazio berriak eragin oso desberdina izan dezake jarduera motaren arabera: Punta ordutegian gehiago kontsumitzen dutenei faktura handituko zaie ziurrenik, eta kontsumoak eskari txikiagoko ordutegietara mugitzeko aukera dutenek, berriz, aurreztu egingo dute.
Bestelakoak
Garraio eta banaketa sareen erabileraren eraginkortasuna hobetzea da asmoa eta oreka bat bilatzea. Eskari gehien dagoen une horietan sarea gainkargatuta dago eta beraz ordu horietan energia gehiago ordaintzen dugu. Aldiz eskari gutxien dagoen uneetan karga gutxi dagoenez, merkeago ordainduko dugu.