Zer jakin behar dut tarifa aldaketari buruz?
- Argindar hornidura kontratu guztiei eragingo die.
- Aldaketa inolako kosturik gabe eta automatikoki gauzatuko da 2021eko ekainaren 1ean, norbanakoak ezer egin beharrik gabe.
- Energia kontsumitzeko orduan hiru denbora tarte izango ditugu: Sakonunea (merkeena), Laua eta Punta (garestiena)
- Bi potentzia tarte kontratatzeko aukera bata punta (08:00-00:00) Sakonunea (00:00-08:00, jaiegunak eta asteburuak). Interesgarri izan daiteke potentzia desberdina edukitzea, gau eta asteburuetan termo elektriko edo auto elektrikoa kargatzeko erabiltzen baduzu.
- 2.0TD tarifa berriak ordezkatuko ditu egungo 2.0 eta 2.1 tarifak.
POTENTZIA
Aldi berean kontsumitzeko ahalmena, hau da, batera zenbat gailu erabil ditzakezun.
kW unitateetan neurtzen da.
- Kontratatutako potentzia beti izango da ≤ 15 kW.
- Denbora tarte bakoitzerako nahi dugun potentzia kontratatu ahal izango dugu.
ENERGIA
Denbora tarte jakin batean metatutako kontsumoa da.
kWh unitateetan neurtzen da.
- Astelehentik ostiralera denbora tarte bakoitzak 8 ordu izango ditu.
- Urteko orduen %50etik gora sakonune tartean izango dira.
Enpresa handientzako edo potentzia altuak behar dituztenentzako ikusi enpresentzako orria.
Araudiari buruz
2019ko uztailean, CNMC-k (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak) elektrizitatearen garraio eta banaketarako ordainsariak kalkulatzeko metodologia berri baten lehen proposamena argitaratu zuen (tarifa berriak). Idatzi horretan esaten zen 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko zirela indarrean, baina kontsulta eta alegazio aldien ondoren, atzeratuz joan zen.
Azkenik, proposamen berria EAOn argitaratu zen, eta, beraz, ofizial egin zen, 2020ko urtarrilaren 15ean (urtarrilaren 15eko 3/2020 Zirkularra). Dokumentu berri horretan adierazten da tarifa berriak 2020ko azaroaren 1ean sartuko direla indarrean, baina, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, 2021eko apirilaren 1era atzeratu da indarrean sartzea (uztailaren 22ko 7/2020 Zirkularra). Otsailaren 25ean, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak 2021eko ekainaren 1era atzeratu du indarrean sartzea.
Maiz egindako galderak
Aldaketa
Aldaketa automatiko hau, migrazioa, 2021eko ekainaren 1ean araudi berria sartu eta 6 hilabeteren bitartean egingo da. Kontsumitzaile bakoitzari abisu emango dizuegu zuen kontratuan aldaketa ematen denean.
Tarifa berrira aldaketa emateko ez da ezer egin behar, automatikoki emango da eta ez du kosturik izango.
Telegestionatutako kontagailua izanez gero, gehiengoaren kasua, kontagailua ez da aldatuko beharko. Banatzaileek kontagailuak tarifa berrietarako prestatuko dituzte telematikoki.
Energia
Aldaketa hau ezarriko zaigu eta ezingo dugu aukeratu.
Tarifa berriko ordutegia ez dago kontsumitzaileok fakturan aurrezteko diseinatua. Hala ere, gutxiago ordainduko dugu ordu-bereizketa berria aprobetxatzen duten kontsumitzaileok, gure kontsumoak ordutegia merkeenera eramanez, ahal den neurrian puntako orduetan kontsumitzerik ez izateko.
Elektrifikazioan bultzatzeko diseinatua dago tarifa berria. Autokontsumitzaile fotovoltaikoek gutxiago ordainduko dute, beren termino finkoa murriztu egiten delako eta, oro har, energia gutxi eskatzen dutelako saretik.
Potentzia
Potentzia aldaketarik egin nahi ez bada, ez da potentzia berririk aukeratu behar. Aldaketa egiterakoan, aurretik kontratatua dagoen potentzia berdina mantenduko da potentzia tarte berrietan.
Interesgarria izan daiteke termo elektrikoak, aerotermia programagarriak edo ibilgailu elektrikoko kargagailuak dituzten kontsumitzaileentzat. Potentzia gehiago kontratatu ahal izango dute, prezio txikiagoan, gauez elektrizitatea erabiltzeko eta kontsumo horiek ordutegi merkeenean programatzeko, bai potentziari dagokionez, bai energiari dagokionez.
Prezioa
Bai. Gure 2.0TD tarifen orrian dituzu eskuragarri.
Orokorrean, 2.0A (ordu bereizketa gabea) tarifa duten kontratuek gutxiago ordainduko dute eta 2.0DHA (ordu bereizketa tarifa) dutenak, gehiago ordainduko dute aldaketarekin. Beti ere, eragin ekonomikoa desberdina izango da kontsumitzaile bakoitzarentzat.
Bestelakoak
Garraio eta banaketa sareen erabileraren eraginkortasuna hobetzea da asmoa eta oreka bat bilatzea. Eskari gehien dagoen une horietan sarea gainkargatuta dago eta beraz ordu horietan energia gehiago ordaintzen dugu. Aldiz eskari gutxien dagoen uneetan karga gutxi dagoenez, merkeago ordainduko dugu.
Tarifa berrien inguruko azalpen bideoa
Ikusi 2021/03/03ko galderen tarteko bideoa