Zein alde dago Goiener Tarifa Finkoaren eta Goiener Tarifa Indexatuaren artean?
Goiener Tarifa Finkoan, argindar hornidurarako prezio finkoak ezartzen dira, aldi jakin baterako. Prezio horiek kontuan hartzen dituzte aldi horretarako kooperatibak aurreikusten dituen argindar-hornikuntzaren kostuak, eta kontratua berritzen den hurrengo egunean berrikusiko dira. Eguneraketa hori gutxienez hilabete lehenago jakinaraziko da, eta titularrak edozein unetan eten ahal izango du kontratua, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe eta zigorrik jaso gabe.
Goiener Tarifa Indexatuetan, ordea, energiak prezio aldakorra izaten du orduz ordu. Handizkako merkatuan izaten diren aldaketek baldintzatzen dute.
Bonu soziala eskatu dezaket?
Goienerrek ezin du bonu sozialik eskaini. Bonu soziala erreferentziazko merkaturatzaileek soilik eskaini dezakete. Galdetegi honen bidez jakin dezakezu bonu soziala eskatzeko baldintzak betetzen dituzun era azkar batean. Informazio gehiagorako bisitatu Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bonu sozialari buruzko web orria.

























































