GOIENER TARIFA FINKOAK
Goi-tentsioko horniduretan interesatuak gurekin jarri daitezke kontaktuan entitateak@goiener.com helbidean.
Tarifa finkoak, ordu-bereizketa duten prezio finkoak eskaintzen ditu energia terminoan. Aldez aurretik ezarritako prezioak dira. Prezio hauek kalkulatzen dira argindar horniduraren kostuen arabera eta karguak zein bidesariak kalkulatzeko ezarritako ordutegi ofizialen arabera.
Gure hornidura kostuak, neurri handi batean, etorkizuneko merkatuaren eta ekoizleekiko beste akordio batzuen mende daude (hurrengo hilabeteetan energia-kantitate jakin bat erosteko konpromisoa hartzen dugu, eta energia hori zer preziotan ordainduko dugun adosten dugu). Hitzarmen horiei esker, prezioa aurrez ezagutzen dugu, eta indarrean dagoen bitartean tarifa finko bat ziurtatuko dugu.
Kontratua berritzen denean, Goienerrek prezioak aldatu ahal izango ditu, aurreikusitako hornikuntza-kostuen arabera. Eguneraketa hori gutxienez hilabete lehenago jakinaraziko da, eta titularrak edozein unetan eten ahal izango du kontratua, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe eta zigorrik jaso gabe.
Informazio gehiago:
Gure tarifen inguruan informazio eta datu interesgarri gehiago Goiener Tarifak orrian.
Orri honetan ezagutu ditzakezu prezioak finkatzeko erabiltzen ditugun erreferentziak.


























































