Eskaintza bakoitzari dagokion epearentzako aurreikusten den hornikuntza kostuen arabera moldatzen dira tarifak.
Tarifa hauek ibilgailu elektrikoak kargatzeko hornidura puntuentzako dira soilik, betiere sarbide publikoa baldin badute.
Hiruhileko 3.0TDVE Finkoa tarifaren bilakaera.
Potentzia
Kontratatutako potentziak momentuan kontsumitzeko ahalmena zehazten du, hau da, aldi berean erabil ditzakezun gailuak.
Potentziaren prezioa xehatua
Energia
Energia terminoaren prezio totala honako hauen batura da: energiaren prezio librea + kontsumoari aplikatu beharreko ordainsarien eta sistemako karguen prezioak; azken hauek prezio arautuak dira.
Energiaren prezioa xehatua
Eskaintza baliagarria noiztik: 2026/07/01.
Eskaintza baliagarria noiz arte: 2026/09/30.
Beste kontzeptu batzuk: ez dira prezio horietan barne sartzen bonu sozialaren finantzaketa-kostuak, neurketa-ekipoaren alokairua edo hornidura elektrikoari lotutako zergak, hala nola Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia eta BEZa.
Prezioak berrikusiko dira: kontratua berritzen denean eta/edo garraio- eta banaketa-bidesariak, sistemako karguak edo araututako beste kontzeptu batzuk aldatzen direnean.
Autokontsumo konpentsazio tarifa: 0,0402 €/kWh
Energia eta potentzia tarteak

OMIEk 2026an jaiegun gisa hartzen ditu: urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, apirilaren 3a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, abenduaren 8a eta abenduaren 25a.
Gure eskaintzetan interesaturik bazaude eskatu HEMEN.

Jatorri Berme Ziurtagiridun argindar % 100 berriztagarria.























































