Goienerren uste dugu informazioa ahalik eta era argi eta gardenenean eman behar dugula, horregatik, azaldu nahi dugu kontratu indexatuetan energia-terminoaren kalkuluak nola egiten ditugun.
Energia terminoaren prezioa honela kalkulatzen ditugu:
Energiaren prezioa = energia librearen prezioa + ordainsarien prezioa eta energia karguak
Energiaren prezio librea lortzeko formula bat erabiltzen dugu, merkaturatzaile gisa energia erosteagatik ordaintzen ditugun kostu guztiak gehi merkaturatzailearen kudeaketa-kostua biltzen dituena. Energiaren prezio librea kalkulatzeko ondorengo formula erabiltzen dugu ordu bakoitzerako:
Prezioa = 1,015 x (1 + galerak) x (EMP + doitze zerbitzuak + prezio arautuak + kudeaketa kostuak)
Kontzeptuen azalpena:
• Galerak: Sistemaren garraio- eta banaketa-galerak. ATR tarifa bakoitzari Red Electrica de Españak argitaratzen dituen garraio- eta banaketa-galerei dagokien ehunekoa aplikatzen diogu.
• EMP: Eguneko merkatuaren ordukako prezioa.
• Doitze zerbitzuak: Sistema doitzeko zerbitzuen prezioak. Kontzeptu hauek biltzen ditu:
Murrizketa prezioa
Sistemako operadore prozesuaren prezioa
• Prezio arautuak: Indarrean dagoen araudian araututako kontzeptuen prezioak. Honako hauek dira:
Kapazitatearen araberako ordainketen prezioa
Merkatuko operadoreari ordainsari prezioa
Sistemako operadoreari ordainsari prezioa
• Kudeaketa kostuak: Merkaturatzailearen kudeaketa kostua. Honako hauek biltzen ditu:
Energia Eraginkortasunaren Funts Nazionalerako ekarpena
%100 berriztagarria den jatorrizko bermeen ziurtagirien kostuak
Goienerrentzako marjin komertziala
Formulan azaltzen den 1,015ak aipamen egiten dio Goienerrek –lurzorua okupatzeagatik– bere gain hartu behar duen Udal Tasen ordainketari, energiagatik fakturatutako zenbateko osoaren % 1,5ari dagokiona eta, beraz, kostuari gehitu behar zaiona.
Informazio guztia publikoa da, kudeaketa kostua izan ezik. Azken hau kontratuan azaltzen da, beraz, edozein kontsumitzailek bere fakturan egiaztatu dezake. Merkatuko galera eta ordukako prezioak REEren orrialdean kontsulta daitezke; galerak liquicomun fitxategian eta prezioak “eskaerararen azken prezioa” fitxategian. Kontzeptu hauek REE-k argitaratzen ditu H+1 hilabetearen 12. egunaren inguruan.
Garraio-bidesariei zein banaketa-bidesariei dagozkien prezioak eta sistemako karguen prezioak indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.
Indexatutako bi tarifa edo gehiago konparatu nahi badituzu, ez da nahikoa merkaturatzaileen kudeaketa-kostuak konparatzea; formula nola konfiguratzen den ere begiratu beharko duzu, hainbat aldagai izan baititzake.
Konpentsazio prezioa tarifa indexatuetan
Konpentsatutako soberakina duen autokontsumoa edukiz gero, energia soberakinei dagokien zenbatekoa deskontatu egingo da fakturan eta horretarako ondorengo formula erabiliko da:
Soberakinen prezioa = Eguneko merkatua – Kudeaketa kostua
Kontzeptuen azalpena:
• Eguneko merkatua: Merkatuko Operadorearen (OMIE) eguneko merkatuaren orduko prezioa. Balio horiek OMIEren webgunean kontsulta daitezke.
• Kudeaketa kostua: Prezio horren barruan sartzen da Goienerrek autokontsumo-instalazioaren sarera isuritako soberakinek eragindako desbideratzeen kostua.
Soberakinen zenbatekoa kalkulatzeko, ordu-prezioa (aurreko formularen arabera kalkulatuta) biderkatuko da hornidura-puntuan sortutako soberakinekin.
Konpentsatu ahalko den zenbatekoa, kontsumitutako energiaren zenbatekoa izango da gehienez, beti ere bidesariak eta karguak kontuan hartu gabe. Soberakin guztia konpentsatu ezin bada, konpentsatu gabeko zenbatekoa kontsumitzailearen diru-zorro birtualean metatuko litzateke, eta horrek deskontuak eragin ditzake fakturan. Ikusi diru-zorroaren baldintzak.