— Potentzia
Kontratatutako potentziak momentuan kontsumitzeko ahalmena zehazten du, hau da, aldi berean erabil ditzakezun gailuak.
Potentziaren prezio xehatua
* OMIEk 2026an jaiegun gisa hartzen ditu: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, abenduaren 8a eta abenduaren 25a.
— Energia
Energia terminoaren prezio totala honako hauen batura da: energiaren prezio librea + kontsumoari aplikatu beharreko ordainsarien eta sistemako karguen prezioak; azken hauek prezio arautuak dira.
Jaso egunero biharamuneko prezioen jakinarazpenak eta ikusi historikoak Telegram mezularitza plataformako «2.0TD-Index» kanalaren bidez:
Hemen web orri honetan bertan ere kontsultatu ditzakezu. Hauek dira argitaratu diren azken prezioak:
Tarifa: 2.0TD Indexatua.
Eguna: 2026/07/14.
Batez bestekoa: 0.1673 €/kWh.
Ordu garestiena: 0.2699 €/kWh.
Ordu merkeena: 0.0912 €/kWh.
Prezio hauek barne hartzen dituzte: batetik zati argian OMIE prezioa, eta bestetik zati ilunean, ordainsariak, karguak eta kapazitatearen araberako ordainketak. Era honetan, handizkako merkatuko orduen prezio hutsak baino erreferentzia zehatzagoa duzu. Prezioek ez dituzte barnean hartzen kudeaketa kostua, doitze merkatuak eta operatzaileari ordainsariak.
Aurreko prezio gehiago:
Zabaldu ikusteko
Prezioak berrikusiko dira: kontratua berritzen denean eta/edo garraio- eta banaketa-bidesariak, sistemako karguak edo araututako beste kontzeptu batzuk aldatzen direnean.
Beste kontzeptu batzuk: prezio horiek ez dituzte kostu hauek barne hartzen: Goienerren kudeaketa-kostua, doikuntza-zerbitzuena, operadoreentzako ordainsariena, gizarte-bonuaren finantzaketarena, neurketa-ekipoaren alokairuarena edo elektrizitate-hornidurari lotutako zergak, hala nola Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia eta BEZa.

Jatorri Berme Ziurtagiridun argindar % 100 berriztagarria.
























































